Irakasleek hezkuntzan paper garrantzitsu bat dute, horregatik haien osasun psikologikoa egokia izan behar da. Hala ere, irakasleek, oro har, baja hartzen dute arazo psikologikoen ondorioz. Gure ustez, gai honi arreta jarri behar zaio. Hori dela eta, zehaztasunez ikertzen saiatuko gara.
Artikulu hau onuragarria da gai honi buruz gehiago jakiteko eta guk ematen dugun informazioa egiaztatzeko. Hau irakurriz gero, aztergai honetaz gehiago jakingo duzu.
Gaur egungo irakasleen osasun psikologikoa kolokan dago. Lehen autoritatea inposatzen zutenez, argi zegoen hezkuntzan zein paper betetzen zuen pertsona bakoitzak, beraz, egindako lanarekin poztasuna sentitzen zuten eta nolabait bere osasun psikologikoa egoera on batean zegoen. Egun, gizartea aldatu dela eta, irakasleek lan gehiago dute. Orain, irakasleek duten lanaz aparte, etorkinei gure hizkuntza eta ohiturak irakatsi behar zaie, teknologiekin harreman estua izan behar dute... Gainera, bere metodologia aldatu behar dutenez, ikasleak motibatuz, estimulatuz eta abarrez, irakasleek bere lanarekin ardura gehiago sentitzen dute, hortaz, ahalegin asko jarri behar dutela eta sari gutxi jasotzen dutela kausa, frustrazio handia pairatzen dute eta ondorioz, bajak hartzen dituzte.
Irakasleen lanbidean beste batzuetan baino baja ugariagoak daude (beste batzuetan %5a da eta irakasleen kasuan %10a). Normalean, irakasleen bajen zergatia osasun psikologikoarekin lotuta dago ( irakasleen bajen zergatien artean hau %75 betetzen du).
Irakasleen osasun psikologikoa funtsezkoa da. Irakasle estresatuak bajak hartzen dituztenean, bi egoera gerta daitezke: ordezko irakasle bat jartzea edo klaseak bertan behera uztea. Bi egoera hauek, ikasleengan ondorio txarrak sortzen dituzte bere egoera akademikoa txarrera jotzen duelako (demagun egoera hau behin eta berriz gertatzen dela).
Esan beharrekoa da, faktore askok sortzen dutela irakasleen osasun psikologikoa txarrera joatea: gehiegizko ardura, herstura, bokazio eza (sortzen diren arazoen ondorioz), ikasleekin eta gurasoekin dituzten gatazkak, indarkeria lanean, klase batean egon beharko litzatekeen baino ikasle gehiago egotea... Irakasleen egoera hobetzeko, neurri batzuk hartu behar dira, hala nola, elkarbizitzako giroa hobetzeko ahalegina edo araketa soziala handiagoa izatea.
Amaitzeko, esan behar da, irakaslearen egoera psikologikoa nolabait ondorioak sor ditzake ikaslearengan. Irakasle batek ondo ez badago, ezin ditu ikasleei klaseak modu egokian eman, hau da, ikasleak gaizki edo besteekin konparatuta txarrago prestatuta egongo dira. Ikasle hauek prestakuntza txarra izatekotan, gizartean arazoak sortuko lirateke, beraz, kate moduko arazo bat da.
Irakasleen osasunean eragin txarrak duten egoeren grafiko bat azaltzen dizuegu:
Zer egin daiteke Magisteritzan? Agian erlaxazio tailerrak? Zer uste duzue?
ResponderEliminarOso ondo !!!