Ez, ardura erabat aldatzen da. Maiz aipatu dugun bezala, eskola ez-mixtoetan hezkuntza ez zen berdina, bere irakasteko kalitatea nolabait ez zen hain ona. Maisu-maistrak gehienbat kezkatzen ziren ikaslea lanbide eta ideologia jakin batera bideratzeaz, gizarteak zituen estereotipoak bermatuz. Hau da, neska bati irakasten zitzaion familia nola zaintzea, etxeko lanak nola egitea, estetika eta horrelakoak. Mutil bati, aldiz, kirolak, indarreko lanak, ekonomia, etab irakasten zitzaion.
Honekin esan beharrekoa da, eskola ez mixtoetan, irakaslea bere generoaren eginkizunak indartzen saiatzen dela eta ez zaiola inporta haur horrek modu egoki batean kontuak ikasten dituen ala ez.
Eskola mixto batean, irakaslearen trebetasuna bikoitza izan behar da. Ikuspegi pedagogiko batetik bideratu behar du heziketa, elkarbizitzarako trebetasuna gararazi behar du ikasleen artean...horretarako, genero bakoitzaren egoera, joerak eta ezaugarriak sakonki ulertu behar ditu ikasle baten zainketaz eta ikaskuntzaz modu egoki batez arduratzeko. Irakasle berriztatzailea izan behar da, hau da, hezkuntzarako hobekuntzarako proposamenak burutu behar ditu eta plazaratu gainontzeko ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Bestalde, hezkuntzaren benetako balioa ondo barneratu behar du : gizarteratzeko eta garapen pertsonala baterako tresnarik onena da hezkuntza.
Honetaz aparte, eskola ez-mixto baten inguruan berba egiten dugunean, edozein pertsonatako ideologia, pentsaera eta abarrekoak errespetatzeko daukagula ere esaten dugu, beraz, irakasle bat tolerantea izan behar da, bere pentsamoldeak eta ikuspegiak inposatu barik. "Norbera da aske bere ikuspuntua izateko, eskola ez da doktrina barneratzeko gunea, baizik eta garapen pertsonala izateko esparru soziala", ideia honekin geratu behar dira maisu-maistrak, alegia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario