Gai hau aukeratu dugu gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiolako autoestimuari. Premiazkoa da irakasle batek gai honen inguruan informazioa eskuratzea. Psikologoek autoestima maila areagoztea bizi kalitatea eta haurrei segurtasuna trasmititzeko garrantzitsua dela gero eta sinetsitasun handiagoz baieztatzen dute. Ezer baino lehen, komenigarria izango litzateke artikulu honera jotzea, non aurkezten dizuegun autoestimuari buruzko informazio gehiago.

Behin autoestimuari buruzko informazio apur bat jakinda, esan genezake, irakasle baten kasuan behintzat, bere lana ondo bideratzeko oinarrizkoa dela. Irakasle batek, bere ibilbide profesionalaren zehar gatazka sozial anitzei egin beharko dio aurre eta, horretarako, prestakuntza akademiko on bat izateaz aparte, premiazkoa da nortasun indartsu bat izatea, autoestima maila altua izatea, alegia.
Autoestima altua izatea ez da ematen duen bezain zaila, irakasle bat proposatzen bada segurtasunez jokatzea lortuko du, eta hori lortzeko bere burua sinetsi behar du, nahiz eta ez jakin ondo ala gaizki egingo duenik zer edo zer. Gainera, autoestimaren kontua bitxia da: nork bere burua sinesten badu, besteengan sinesmen hori sortuko da, beraz, gainontzekoek pertsona bat gaitzat hartzeko joera izango dute.
Antza denez, autoestimuaren kontuak gero eta eragin handiago sortzen du jendartean. Adibidez, tratu txarrak pairatzen dituen irakasle batek bere lanaldian, ezuste hori jasan du ez duelako sinetsi bere burua, ez dakielako autoritaterik ezta nortasunik ere inposatzen eta, larriena, ez duelako bere burua maitatu ere egiten.
Hortaz, kasu honetan, zein bullying-an (beste adibide bat ipintzearren), zein bestelakoetan, benetan errudun dena pairatzailea da.
Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar dugu ezberdintasun bat: gauza bat da autoestima izatea eta nork bere burua den moduan onartzea eta beste gauza bat gailentasunez eta harrokeriaz jokatzea. Azken portaera hau ez da batere onuragarria ez norberaretzat, ez besteentzat. Izan ere, kontu honek hainbat arazo sozial eta pertsonal ekar liezazkioke irakasleari.
Bukatzeko, autoestimua gure bizitzaren parte garrantzitsua da. Denok autoestima pixka bat daukagu, arazoa da lantzen ez dakigula. Bakoitza bere buruarekin eroso egon behar da, bestela ez du eskuratuko emaitza onik.
Asko bilatuz gero, autoestimarekin lotutako eskema hau aurkitu dugu non aipatzen diren autoestima mailaren eragina sortzen duten faktoreak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario