Irakasle baten jokabideak, autoestimak, bere ikuspegiak eta abarreko kontuek eragin izugarria sortzen dute ikasleengan, are gehiago, hauek haurtzaroan edota gaztaroan badaude, ingurunean dauden edozer eta edozeinetik eredu anitzak hartzen dituztelako bere garapenean. Eskola, hain zuzen, eredu guzti hauek barneratzeko esparrurik bikainena dela esan dezakegu, beraz, irakaslearen paperak botere handia dauka.
Ikasle batek klase ematen badu segurtasunez, okertzeko beldurrik gabe eta dena menperatzeko gai balitz bezala jokatzen badu, automatikoki besteek horrela sinesten dute nahitaez, eta ez soilik txikiek, bestelako adinekoek ere. Hori dela eta, disziplina eta giro on bat ezartzen dira klaseetan, bai ikasleen artean, bai ikasle-irakasleen artean. Beraz, fenomeno honen ondorioak argi dauzkagu: Eraso maila murriztu, ikasgaietan arreta handiagoa jartzea (irakasleak errespetua eta ordena inposatzen badaki eta), eskubideen garrantzia jakinaraztea ikasleei ,etab.
Prozesu honek arrakasta izan badu, hau da, autoestimadun irakasle batek klasean bere helburuak betetzekotan, gutxika-gutxika, ikasleek portaera horren erreferentzia barneratuko dute eta bere burua sinesten hasiko dira, etxerako lanak ondo egiteko eta gainditzeko gai direla sinetsiz. Horrek ez ditu baino ondorio onak : autoestima klasean txikitatik garatuz gero, garatzen jarraituko du denbora pasatzen den heinean eta beste arlo batzuetan ere.
Hala eta guztiz ere, ekarpenean aipatu dugun bezala, autoestima zer den ulertu behar dugu : nork bere burua maitatzea ez da portaera harroputza bat izatea eta, azken hau ere landu behar da. Apaltasun ezak gizartean eta hainbat gatazka ekar ditzake eta, askotan, pertsona harroegi batek noizbait porrot egingo balu, suntsituko litzateke eta ez lukee onartuko galerarik. Gainera, normalean, kasu honetan, pertsona hori oso lehiakor bihurtzen da.
Amaitzeko, honela esanda, esan genezake autoestimak tranpa bat izan daiteke, betiere lantzen ikasten badugu.
Bai !!! etengabe lantzen ibili beharreko zerbait da ;-)
ResponderEliminarAurrera !!!!