Zeintzuk dira irakasle batek izan behar dituen gaitasunak bere ikasleak hezteko? Honen inguruan aztertu dugu, izan ere, ikasleek gogoan izan behar dute beti zertarako dauden irakasleak. Irakaskuntzan arlo emozionala esanguratsua da, irakasleek emozioekin eta sentimenduekin lan egiten baitute. Hezteaz aparte, irakasleek bere ikasleekin dituzten harremanak oso bereziak dira gehienetan, hezitzaile baten ilusio handiena besteei ezagutzak eta balioak transmititzea baita.
Gai honen inguruan ikertu dugu, eta artikulu hau aurkitu dugu, non aipatzen diren irakaskuntzan izan beharreko gaitasunak edo konpetentziak.
Gaitasun horiek bizitza osoan zehar eskuratzen eta lantzen dira, irakasle batek beti eguneratu behar baititu bere ezagutzak, metodologia, etab. eta denbora pasa ahala, konpetentzia berriak sortzen dira. Halaber, konpetentzia batzuk desagertzen dira.
Zer espero dute irakasleek lanean hasten diren momentuan? Gehienek ilusio handia daukate, mundua aldatu nahi dute eta horrez gain, ikasleengan ere ikasi nahi dute, izan ere, irakasle batek hezten du, baina ikasleek ere irakasleari gauzak irakats diezazkiote.
Ikasleek motibazioa behar dute ikasteko, eta horretarako ezinbestekoa da irakasleak nolabaiteko motibazioa transmititzea, izan ere, irakasleak eroso dagoela transmititzen badu, umeek konturatuko dira eta haien ikasteko gogoak handiagoak izango dira. Horrez gain, sentiberatasuna eduki behar da irakasteko orduan, ikasle guztiak ez dira berdinak, eta denok dakigunez, batzuk besteak baino denbora gehiago behar dute gauzak ulertzeko. Bestalde, parte hartzeko gai izan behar da maisu-maistra bat, beste irakasleekin, gurasoekin eta ikasleekin harremanekin egongo baita. Irakaskuntzan, kideekin kooperatzea aktibitate aberasgarria da, ikuspuntu desberdinak elkartrukatzeko eta besteon metodologia eskuratzeko.
Irakasle bat bere gaitasunak edo konpetentziak lantzen ari den bitartean, pertsonalki garatzen ari da, irakaskuntzaren arlotik ikuspegi desberdinak ikusten direlako eta egunero gauza berriak ikasten direlako.
Amaitzeko, ondoriotzat atera dezakegu irakasle bat beti eguneratu behar dela. Horretaz aparte, dituen gaitasunak eta konpetentziak oinarrizkoak dira bere lanerako eta lanean ari diren bitartean, emozionalki garatzen dira eta sentimendu berriak somatzen dituzte.
Honekin lotuta, grafiko hau topatu dugu:
Zorionak !!!
ResponderEliminar