Klasea emateko orduan, irakasle bat dinamikoa izan behar da. Era berean, motibazioa eta irakasteko gogoak izatea ezinbestekoa da. Konpetentzia hau nabaritzen da klasean eztabaidak antolatzen direnean edo taldeka jokuak egitean. Irakasleak motibazioa jartzen ez badu, haurrek ez dute ahaleginarik izango eta azkenean, ez dute ezer ikasiko. Irakastea ez da soilik gauzak azaltzea eta etxerako lanak bidaltzea, irakasle batek klase bat antolatu behar du haurrek espero dutena betez.
Honetaz gain, enpatia edukitzea funtsezkoa da irakasle on bat izateko, izan ere, maiz umeen paperan jarri behar dira irakasleak. Honen helburua bere ikasleak pentsatzen eta espero dutena ezagutzea da.
Bestalde, hezitzaileak saiatu behar dira ekintzen bidez irakasten, hau da, ikasleek egiten ikasi behar dute eta ez memoriaz guztia ikasi. Ohikoena da ikastoletan plan finko bat jarraitzea: irakasleek ikasgaia ematen dute, eta ondoren, azterketa baten bidez ezagutzak erakusten dituzte ikasleek eta proba honen arabera, notak jartzen dira. Baina, tamalez, azterketa hau egin eta gero, ikasitako guztia ahazten dute. Horregatik, irakaslea berritzailea izatea komenigarria izango litzateke.
Beste helburu bat izango litzateke ikasleak autonomo bihurtzearen saiakera, hau da, hauek gai izatea bere kabuz pentsatzeko eta eguneroko arazoei aurre egiteko, betiere, laguntza eskainiz. Egoera hau nabaritzen da hezitzaile batek ume bat gehiegi kontrolatzen ez duenean, izan ere, umeak bere akatsen bidez ikasteko beharra dauka, esperientziaren bidez ikasten da eta. Hala ere, neurri batzuk hartu behar dira bere heziketan.
Ikusten denez, irakasle bat ona izatea ez da hain erraza, irizpide asko bete behar dira eta batzuetan egoera desatseginetan. Ume baten hezkuntza oso garrantzitsua da, eta ezin da edozeinen esku jarri behar.
Zorionak !!!!!
ResponderEliminar