Kaixo! Sandra, Josune eta Miriam gara, eta blog hau egin dugu irakaskuntza funtzioari buruzko gaiak aztertzeko eta zabaltzeko. Espero dugu gustukoa izatea ;)

viernes, 26 de noviembre de 2010

Atalaren aurkezpena

Gure blog-aren atal honetan, hezkidetza landuko dugu. Kasu bat aztertu behar dugu, eta ikuspegi desberdinetaz baliatuz, hezkidetzaren alde edo kontra egin.

Hona hemen hezkidetzaren definizioa: Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den “pertsonen hezkuntza” litzateke. Irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak, e.a. kontutan hartu gabe heztea da.

Beraz, atal honetan hiru ekarpen aurkeztuko ditugu. Ondoren, lege bat aztertuko dugu, eta 2 galdera erantzungo ditugu, hezkidetzari loturikoak.

Espero dugu zuen gustukoa izatea ;)

jueves, 25 de noviembre de 2010

Zer ulertzen dugu hezkidetzaz?

Honako ekarpen hau agian nagusiena da, hezkidetza zer den eta zeintzuk diren bere helburuak azalduko ditugulako. Baita nola sortu zen ideia berri hau eta abarrekoak ere, pixka bat  gaia testuinguru batean kokatzeko eta langaia bideratzeko. Bestelako ekarpenetan, ordea, hezkidetzan bertan tratatzen diren kontuak behatuko ditugu.


Gai honen txosten gisa, esan daiteke hezkidetza une historiko jakin baten gertaerak ziren eta gizarteak  gero eta buru zabaltasun handiago lortu zuela bide,  hezkuntzan aldaketak gertatu ziren. Emakumeak gizartean gero eta paper garrantzitsu bat lortzen dihoa denbora pasa ahala. Hori dela eta, une jakin horretan (agian II. Errepublikan, eskola mixtoak zabaldu zituztenean), edoizen adinetako emakumeen eskubideak eta edozein  legen aurreko berdintasunaren aldarrikapena ailegatu zen, izan ere, emakumeok kokoteraino zeuden emakumeen zapalkuntza jasateaz, tratu txarrak jasotzeaz, aisialdi txikiago izateaz, soldataz, etab. Ondorioz, eskubideen garrantzia, emakumeen egoera bai lan munduan, bai gizartean oro har hausnarketa sakon bat sortu zen.
Zein ondorio zekarren hausnarketa honek? Generoaren kontzientzia ( nahiz eta oraindik esfortzuak nahikoak ez izan eta ibilbide luzea geratu) eta, honekin batera, historian zehar hezkuntza arloan gertatutako aldaketarik azpimagarrientariko bat : Hezkidetzaren sorkuntza, hau da, eskoleetan neskak eta mutilak nahasita heztea, euren gaitasunak, konpetentziak, trebetasunak berdinatzat hartuz. Hezkuntza mota bai mutileentzat, bai neskeentzat berdina izan beharko litzateke maila guztietan gizartearen garapen ona  nahi izatekotan. Hezkidetzaren kontua ez zen agertu soilik emakumearen egoeraren hobekuntza aldarrikatzeko, baizik eta gizartean oro har, gure izaera eta nortasuna baldintzatzen gaituzten etiketeen eragina murrizteko, kontrolatzeko ,etab.
Eskola  ez-mixtoen garaian ( normatibista edota pribatua izaten ohi zena), hau da, II. Errepublikaren aldarrikapena heldu baino lehen, zeuzkaten helburuak guztiz ezberdinak ziren mixtoek dituzteneetara. Eskola mixtoetan, benetako heziketa zeukaten/ dute helburu, giza estereotipoei jaramonik ez eginez. Eskola ez-mixtoetan, berriz, erlijioa ardatza ohi zen eta oso ideologia kontserbadore izateaz gain, joera horiek inposatzen saiatzen ziren. Dena dela, hezkuntza eta ezagutzak transmititzea ere zuten helburu, baina irakaslearen autoritatea azpimarratzea zuten lehentasun gisa. Gaur egun, eskolen ardatza ikaslea da (generoa kontutan hartu gabe)   eta ez dira soilik saiatzen ikasleek ezagutzak eskura ditzaten, baizik eta euren baitan dauden ezagutzak eta trebetasunak indartzen eta garatzen.
Hezkidetzaren kontua argi gera dadin, zenbait erreferentzia topatu ditugu internetez baliatuz.
Alde batetik, nola islatzen den sexismoa hezkuntzan eta haurtzaroan azpimarratzen duen artikulu hau plazaratu nahi dugu.

Bestetik, hezkidetza nola sortzen da argiago izateko honako hau aurkitu dugu.
Azkenik, hezkidetzak dituen helburuak pixka batean azaltzen dituen web-gune honekin egin dugu topo, baita grafiko hau ere aurkeztu nahi dizuegu, non genero bakoitzaren lanbideen eta desioen portzentaien isla geratzen den. Grafiko honek ordezkatzen duena, estereotipo eta etiketeen ondoriotzat har dezakegu.

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Betidanik egondako estereotipoak

Betidanik gizonak eta emakumeak desberdinak garela pentsatu egin da. Hezkidetza dela eta, gomendagarria litzateke generoari loturiko estereotipoak eta haien zergatia aztertzea. Horretarako, artikulu honetaz baliatu gara.


Txikitan, neskak pampinekin jolasten dute, sukaldatxo bat daukate bere logelan, aita eta amei jolasten dute, etab. Mutilek, aldiz, auto txikiekin jolasten dute, bideojokoak gustuko dituzte, futbolan aritzen dira… Hauek dira dure gizartean dauden estereotipo nagusienak umeei dagokienez.
Baina zergatik gurasoek  urdina den arropa aukeratzen dute seme bat edukiko dutela jakitean eta aldiz alabari arropa arrosa erosten diote? Estereotipoak oso barneratuta daude gizartean, eta arazoa hau haurtzarotatik ekidin behar da. Normalean, neska batek mutilen jostailuekin aritzen denean, "marimatxo" bat dela esaten da, oso desberdindutak daude neskentzako eta mutilentzako jostailuak.

Hezkidetzari dagokionez, neskak eta mutilak nahasturik ez dauden eskoletan, estereotipoen presioa gutxiagoa da. Neskek, matematika eta fisika ikasten dute haiek gogoko dutelako, esteorotipoei uko eginez. Mutilek, berriz, arte arloa ikasten dute, poesiak idazten dituzte… hau guztia presiorik gabe, haiek hori ikasi nahi dutelako. Ikastetxe hauetan, bakoitzak nahi duena ikastea sustatzen da, ikasleek erabakitzen dute haien ikasketak, ez daude baldintzatuta ikasketa mota bat hartzeko.

Eskola mixtoetan, berriz, gizartean dauden estereotipo nagusiak baldintzatzen dituzte haien ikasleen ikasketak.

“Normalean, neskek gustuko dituzte arte eta letren ikasketak, eta mutilek zientzia arloa nahiago dute”. Afirmazio hau estereotipo hutsa da, bakoitzak bere erraztasunak eta zailtasunak ditu ikasgai desberdinetan, honetan sexuak ez du ezer baldintzatzen. Normalean, egia da mutilak autoak gogoko dituztela, baina honek ez du esan nahi mutil guztiak autoak gustuko dituztela. Neskek ere autoak gidatu ahal dituzte mutilek egiten duten bezala, eta futbolan ere aritzen dira, baina futbolean, denok dakigunez, mutilak nagusitzen dira. "Mutilak energikoak dira, beti sexuan pentsatzen ari dira, kiroletan nagusitzen dira... Neskak, berriz, sukaldatzen dute, sentimenduak dituzte, gehiago negar egiten dute, umeak zaintzen dituzte..." Estereotipo hauek ekiditzeko ordua da, azken finean mutilak eta neskak ez gara hain desberdinak.




Honetaz aparte, generoari loturiko rolei buruzko bideo hau aurkitu dugu:


martes, 23 de noviembre de 2010

Hezkuntza mixtoaren eta hezkuntza bereizitaren konparaketa

Esan dezakegu bi hezkuntza mota daudela: bereizia eta mixtoa. Gizarteak hezkuntza hauen alde eta kontra dago argudio ezberdin batzuekin. Gai honetaz asko hitz egin da, lehen, hezkuntza bereizia bakarra zelako eta orain, aldiz, gutxien praktikatzen dena. Batzuk eta besteak ematen duten argudioak landuko ditugu atal honetan eta gure azalpenaren ondoren, ondo egongo litzateke zuek zuen iritzia ematea.

Gai honi buruzko bideo hau aurkitu dugu non oso argi azaltzen dira hezkuntza baten eta bestearen ezaugarriak konparaketa eginez. Bestalde, honako webgune honetan beste bideo bat topatu dugu non irakasleen eta ikasleen iritziak agertzen dira: http://www.rtve.es/mediateca/videos/20090613/debate-las-escuelas-diferenciadas/524706.shtml





Gure herrialdean 65000 ikasle baino gehiago hezkuntza bereizituan ikasten dute eta 150 baino gehiago hezkuntza bereizitua ematen duten eskolak daude, gehienak kontzertatuak. Normalean, eskola hauek katolikoak dira, baina neskak mutileengandik eta aldrebez, ez dira bereizten dituzten bakarrak, judaismoan, ortodoxoagoak diren alorrak bigarren mailako hezkuntzan bere ikasleak bereizten dituzte, besteak beste. Eskola publiko guztiak mixtoak dira.

Hezkuntza bereizian beste sexua eragin lukeen distrazioarik gabe ikasten dute. Interesa duten arlo batzuk azpimarratu ditzakete eta gai batzuez hitz egin ahal dute erosotasun gehiagorekin eta gatazkarik gabe (sexuen gatazkarik gabe). Gainera, bereizita ikastean, haurrak erlazatuagoak daude eta haien arteko lehiakortasuna gutxitzen da. Aipatutakoak dira eskola bereizietan ikasteko abantaila batzuk. Hala ere, eskola publikoak defendatzen dutenek, argudiatzen dute mutilak eta neskak gela berdin batean egotea ikasketa prozesua eta jokabidea hobetzen direla, gainera, egoerak beste ikuspuntu desberdin batekin ikusteko aukera dute haurrek. Generoen berdintasunean baldintzatzen dira azken hauek.
Hezkuntza mixtoaren alde eta kontrako iritziak daude. Alde batetik, hezkuntza mixtoaren alde daudenak, errealitatea, hots, bizitza mixtoa dela diote. Lan egitean edozein lanbidean mutil eta neskekin lan egin behar da, beraz, ikasleak ohitu egin behar dira bi sexuekin lan egiten eta elkarrekin bizi izaten. Beste alde batetik, hezkuntza mixtoaren kontra daudenak hezkuntza bereizitaren alde daude. Hauek hezkuntzan generoaren arabera ikasleak bereizita egotea onuragarria dela diote eta hau egiaztatzeko ikasleen notetan baliatzen dira. Hauen ustez, ikasleak ez dira berdinak, mutilek, adibidez, beranduago heltzen dira eta ikasgai batzuetan neskak baino hobeagoak dira (hala nola, matematiketan). Neskak, komunikazio eta ulermen garapenean nota hobeagoak dituzte eta, heltzerakoan eta ikasketa-prozesuan erritmo desberdina dute mutilekin konparatuz (prozesu hauetan mutilak baino azkarrago hazten dira).

Beraz, azaldutakoari erreparatuz, argi dago bi iritz desberdin daudela gizartean eta guraso guztiek seme-alabak edukitzean konparaketa hau aztertu eta hezkuntza mota bat aukeratu beharko dute.



lunes, 22 de noviembre de 2010

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Legea

Hona hemen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Legea

2005ean egindako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Legea aztertuko dugu.
Betidanik, emakumeek gizonek baino maila baxuagoan egon dira, baina orain, lege hau aprobatu da sexu edo generoen arteko desberdintasunak saihesteko, eta guztiok aukera berdinak izateko.

Lehen, emakumeak ez zuten ezta lanik egiten, etxean geratzen ziren bazkaria prestatzen eta umeak zaintzen. Aldaketa sozialen ondorioz, gauzak aldatu egin dira eta gutxi gorabehera desberdintasun horiek pixkanaka pixkanaka desagertzen ari dira. Baina berdintasun osoa lortzeko oraindik lan egin behar da, eta helburu honekin agertu zen lege hau.

Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun lege honek printzipio batzuetan oinarritzen da:

  1. Tratu-berdintasunean: Sexuarengatik diskriminatzea debekatuta dago, berdin dio modu zuzenean edo ez-zuzenean den ala ez.
  2. Aukera-berdintasunean: Gizonak eta emakumeak berdinak izan behar dira zentzu guztietan: eskubide berberak dauzkate, hala nola politikoki, ekonomikoki, kulturalki, etab.
  3. Aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzean: Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun biologikoak edota haien beharrak errespetatu behar dira.
  4. Berdintasuna lortzeko ekintza positiboetan: Administrazioak ekintza batzuk antolatu behar ditu berdintasuna lortzeko helburuarekin.
  5. Genero-ikuspegiaren integrazioan: Euskal herri-aginteek genero-ikuspegia txertatu behar dute beren politika eta ekintza guztietan
  6. Sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztean: Euskal aginte publikoek, inola ere, sexuaren eraberako rol sozial eta estereotipo batzuk desagerraraztea sustatu behar dute, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen baitira.
  7. Ordezkaritza orekatuan: Euskal aginte publikoek neurri egokiak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan.
  8. Lankidetzan eta koordinazioan: Euskal herri-aginteek, emakumeen eta gizonen berdintasunari
    dagokionez, elkarrekin lankidetzan aritzeko eta beren jarduketak koordinatzeko betebeharra dute,
    esku-hartze eraginkorragoak eta baliabideen erabilera arrazionalarekin bat datozenak egin ahal izan daitezen.

Printzipio hauek betez gero, suposatzen da berdintasuna emango dela gizonen eta emakumeen artean.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Lehenengo galdera

Ardura bera dauka irakasle batek eskola mixto batean zein ez-mixtoan?

Ez, ardura erabat aldatzen da. Maiz aipatu dugun bezala, eskola ez-mixtoetan hezkuntza ez zen berdina, bere irakasteko kalitatea nolabait ez zen hain ona. Maisu-maistrak gehienbat kezkatzen ziren ikaslea lanbide eta ideologia jakin batera bideratzeaz, gizarteak zituen estereotipoak bermatuz. Hau da, neska bati irakasten zitzaion familia nola zaintzea, etxeko lanak nola egitea, estetika eta horrelakoak. Mutil bati, aldiz, kirolak, indarreko lanak, ekonomia, etab irakasten zitzaion.
Honekin esan beharrekoa da, eskola ez mixtoetan, irakaslea bere generoaren eginkizunak indartzen saiatzen dela eta ez zaiola inporta  haur horrek modu egoki batean kontuak ikasten dituen ala ez.
Eskola mixto batean, irakaslearen trebetasuna bikoitza izan behar da. Ikuspegi pedagogiko batetik bideratu behar du heziketa, elkarbizitzarako trebetasuna gararazi behar du ikasleen artean...horretarako, genero bakoitzaren egoera, joerak eta ezaugarriak sakonki ulertu behar ditu ikasle baten zainketaz eta ikaskuntzaz modu egoki batez arduratzeko. Irakasle berriztatzailea izan behar da, hau da, hezkuntzarako hobekuntzarako proposamenak burutu behar ditu eta plazaratu gainontzeko ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Bestalde, hezkuntzaren benetako balioa ondo barneratu behar du : gizarteratzeko eta garapen pertsonala baterako tresnarik onena da hezkuntza.
Honetaz aparte, eskola ez-mixto baten inguruan berba egiten dugunean, edozein pertsonatako ideologia, pentsaera eta abarrekoak errespetatzeko daukagula ere esaten dugu, beraz, irakasle bat tolerantea izan behar da, bere pentsamoldeak eta ikuspegiak inposatu barik. "Norbera da aske bere ikuspuntua izateko, eskola ez da doktrina barneratzeko gunea, baizik eta garapen pertsonala izateko esparru soziala", ideia honekin geratu behar dira maisu-maistrak, alegia.

sábado, 20 de noviembre de 2010

Bigarren galdera

Zeintzuk dira eskola bereizitu batean ikasten duten ikasleen arazoak lan egiterakoan edo unibertsitatera joatean?

Ikerketa askoren arabera, ez daude arazorik ume hauek unibertsitatera edo lan egiten hasten direnean. Eskola bereizietan ikasten dute ume hauek eta urte asko egoten dira geletan beste generoaren harremanik izan gabe eskola arloan, baina klasetik kanpo, beste generoko umeekin egoten dira. Eskola bereizita batean ikasteak ez du zerikusirik aisialdian egiten dutenarekin. Normalean, lagun taldeak genero berekoak dira baina ume hauek parkera jolastera, extraeskolarretan etabarrekoetan beste generoarekin harremana dute. Eskola mota hauetan egoteak ez du esan nahi bazterturik daudenik.
Askotan, ume hauek izaten dituzten lagun batzuk eskola mixtoetara joaten dira. Horrela, mutil baten lagunak neska-lagunak baditu, azkenean, ume honek nesken laguna izango da ere. Beraz, neska baten laguna izan ahal da. Horregatik, ikerketak diote lan egiterakoan edo unibertsitarea joaten diren umeek ez dutela arazorik izaten.
Egia da eskolan bakarrik sexu bereko kideekin egoteak gero lan egiterakoan, hasieran, arraroa egiten zaiela bi generoekin lantzea. Baina ikerketak esaten duten moduan, sentimendu hau denbora gutxi irauten du eta azkar ohitzen dira. Gainera, ume hauek beste generoarekin inoiz ez duenez lan egin, haren aspektu positiboak azpimarratzen dituzte, hala nola, komunikazio gaitasuna, heldutasuna eta aspektu linguistikoan duten adimena (neska bada) eta adimen matematikoa eta espaziala (mutila bada).
Dena den, aditu batzuen arabera, dena ez da hain polita. Hauen ustez, eskola mota hauetan ikasi duten ikasleek beste generoarekiko harremana dutela diote baina inoiz ez mixto bateko ikasle batek izan ahal duen harreman estua, hobeto esanda, eskola mixto bateko ikasle batek bereizitako eskola batena baino harreman gehiago eta estuagoak izango ditu. Adibidez, eskola bereizi bateko neska batek mutil batekin harremana izan ahal du baina eskola mixto bateko neska batek mutil horrekin harreman estuagoa izango du.

viernes, 12 de noviembre de 2010

Hirugarren atalaren aurkezpena

Hirugarren atal honetan, irakaslegoaren garapen pertsonala eta emozionala landuko dugu. Horretarako 4 ekarpenez baliatu gara, mapa kontzeptual bat egin dugu eta 3 galdera planteatu ditugu gaiaren inguruan.
Adimen emozionala, osasun psikologikoa, irakaslearen autoestima eta honek (irakasleak) nola lantzen eta eskuratzen dituen konpetentziak edo gaitasunei buruz hitz egingo dugu gure blog-aren hirugarren atalean.
Informazioa betetzeko, zenbait bideo, artikukulu eta grafiko txertatu ditugu.

Irakasleek lan egiten duten bitartean, pertsonalki garatzen dira eta horregatik garrantzitsua da gai hau blog-an esparru bat izatea.

Espero dugu zuen gustokoa izatea ;)

jueves, 11 de noviembre de 2010

Irakasleen adimen emozionala

Irakasleen garapen pertsonalaren barruan gai hau aipatzekoa eta aztertzekoa iruditu zaigu. Irakaskuntzan, irakasle guztien adimen emozionala handia izan behar da irakasten dituzten umeei transmititzeko. Irakasleek ikasleekin harreman estuak izan arren, emozioak kontrolatu eta batzuetan baztertzen jakin behar dute bitartekari igarotzeko.

Adimen emozionalari buruz gehiago jakiteko eta beste puntu batetik aztertzeko honako bideo hau ikustea proposatzen dizuegu. Honetaz aparte artikulu hau oso interesgarria da.



Adimen emozionala kontzeptua lehen aldiz erabili zenean arrakastarekin lotutako emozioak aipatzeko erabili zen, hau da, enpatia, errespetua, independentzia... Gero eta adimen emozional handiago edukita orduan eta errazago egiten da esperientzia negatiboak baloratzea, intuizioa handitzen da etabar.

Adimen emozionala naturala da, ez da soziala, beste modu baten esanda, ez dugu gure ingurugirotik eta ikasten jaiotzen garenetik daukagun adimena da. Adimen emozional altua daukatenek baxua daukatenekin konparatuta osasun hobea dute, erlazio pertsonal estuagoak dituzte eta bizitza profesionalan emaitza hobeak dituzte.

Ikasleek haurtzaroan eta nerabezaroan denbora asko pasatzen dute, beraz, ikasleentzat eskola "bigarren etxea" da. Hemen da adimen emozionala garatzen den tokia. Irakasleen adimen emozionala oso garrantzitsua da beraien ikasleen erreferenteak baitira. Haiek ikasleei adimen emozionala ikertzen, aztertzen eta kontrolatzen irakasten saiatu behar dira. Irakasle batek argi izan behar du nolakoa izan behar den bere jokabidea egoera eta pertsona bakoitzarekin. Demagun bullying kasu batean gaudela, irakasleak portaera jakin bat izan behar du pairatzailearekin eta erasotzailearekin.
Irakasle batek adimen emozional handia izan behar du bere ikasleei formakuntza egokia emateko. Bistan dago, adimen emozionala osasun psikologikoa eta autoestimarekin lotuta dagoela. Adimen mota hau landuz gero, osasun psikologiko arazo gutxiagoak izango ditu, hortaz, bere lanbidean emaitz hobeagoak izango ditu, ikasleentzat onuragarria dena.

Lehen esan dugun bezala, adimen emozionala klasean landu behar da eta horretarako irakasleek hainbat teknika eta estregia dituzte (banakakoak eta taldekakoak). Teknika hauen eraginez, adimen emozionala garatzen da eta klaseko giroa hobetzen da.

Azken ideia moduan, esan genezake adimen emozionala ia kasu guztietan adinarekin dagoela erlazionatuta, hots, ezin dugu espero, adibidez, 25 urteko irakasle batek 40 urteko irakasle batekin konparatu esperientzia gutxiago duelako eta, ondorioz, arazo batzuei aurre egiteko zalantza eta zailtasun gehiago izango dituelako.

Goleman psikologoaren arabera, pertsona baten adimena neurtzeko emozioak ezinbestekoak dira. Hau adimen emozionala bost konpetentzietan oinarritzen da:


* Adimen emozionalari buruzko test bat egin nahi baduzu, dohainik eta erantzunak grafiko batean ikusita, hemen sakatu.


miércoles, 10 de noviembre de 2010

Irakasleen osasun psikologikoa

Irakasleek hezkuntzan paper garrantzitsu bat dute, horregatik haien osasun psikologikoa egokia izan behar da. Hala ere, irakasleek, oro har, baja hartzen dute arazo psikologikoen ondorioz. Gure ustez, gai honi arreta jarri behar zaio. Hori dela eta, zehaztasunez ikertzen saiatuko gara.
Artikulu hau onuragarria da gai honi buruz gehiago jakiteko eta guk ematen dugun informazioa egiaztatzeko. Hau irakurriz gero, aztergai honetaz gehiago jakingo duzu.

 

Gaur egungo irakasleen osasun psikologikoa kolokan dago. Lehen autoritatea inposatzen zutenez, argi zegoen hezkuntzan zein paper betetzen zuen pertsona bakoitzak, beraz, egindako lanarekin poztasuna sentitzen zuten eta nolabait bere osasun psikologikoa egoera on batean zegoen. Egun, gizartea aldatu dela eta, irakasleek lan gehiago dute. Orain, irakasleek duten lanaz aparte, etorkinei gure hizkuntza eta ohiturak irakatsi behar zaie, teknologiekin harreman estua izan behar dute... Gainera, bere metodologia aldatu behar dutenez, ikasleak motibatuz, estimulatuz eta abarrez, irakasleek bere lanarekin ardura gehiago sentitzen dute, hortaz, ahalegin asko jarri behar dutela eta sari gutxi jasotzen dutela kausa, frustrazio handia pairatzen dute eta ondorioz, bajak hartzen dituzte.

Irakasleen lanbidean beste batzuetan baino baja ugariagoak daude (beste batzuetan %5a da eta irakasleen kasuan %10a). Normalean, irakasleen bajen zergatia osasun psikologikoarekin lotuta dago ( irakasleen bajen zergatien artean hau %75 betetzen du).

Irakasleen osasun psikologikoa funtsezkoa da. Irakasle estresatuak bajak hartzen dituztenean, bi egoera gerta daitezke: ordezko irakasle bat jartzea edo klaseak bertan behera uztea. Bi egoera hauek, ikasleengan ondorio txarrak sortzen dituzte bere egoera akademikoa txarrera jotzen duelako (demagun egoera hau behin eta berriz gertatzen dela).

Esan beharrekoa da, faktore askok sortzen dutela irakasleen osasun psikologikoa txarrera joatea: gehiegizko ardura, herstura, bokazio eza (sortzen diren arazoen ondorioz), ikasleekin eta gurasoekin dituzten gatazkak, indarkeria lanean, klase batean egon beharko litzatekeen baino ikasle gehiago egotea... Irakasleen egoera hobetzeko, neurri batzuk hartu behar dira, hala nola, elkarbizitzako giroa hobetzeko ahalegina edo araketa soziala handiagoa izatea.

Amaitzeko, esan behar da, irakaslearen egoera psikologikoa nolabait ondorioak sor ditzake ikaslearengan. Irakasle batek ondo ez badago, ezin ditu ikasleei klaseak modu egokian eman, hau da, ikasleak gaizki edo besteekin konparatuta txarrago prestatuta egongo dira. Ikasle hauek prestakuntza txarra izatekotan, gizartean arazoak sortuko lirateke, beraz, kate moduko arazo bat da.
Irakasleen osasunean eragin txarrak duten egoeren grafiko bat azaltzen dizuegu:

martes, 9 de noviembre de 2010

Irakasle batek izan behar dituen gaitasunak edo konpetentziak

Zeintzuk dira irakasle batek izan behar dituen gaitasunak bere ikasleak hezteko? Honen inguruan aztertu dugu, izan ere, ikasleek gogoan izan behar dute beti zertarako dauden irakasleak. Irakaskuntzan arlo emozionala esanguratsua da, irakasleek emozioekin eta sentimenduekin lan egiten baitute. Hezteaz aparte, irakasleek bere ikasleekin dituzten harremanak oso bereziak dira gehienetan, hezitzaile baten ilusio handiena besteei ezagutzak eta balioak transmititzea baita.


Gai honen inguruan ikertu dugu, eta artikulu hau aurkitu dugu, non aipatzen diren irakaskuntzan izan beharreko gaitasunak edo konpetentziak.
Gaitasun horiek bizitza osoan zehar eskuratzen eta lantzen dira, irakasle batek beti eguneratu behar baititu bere ezagutzak, metodologia, etab. eta denbora pasa ahala, konpetentzia berriak sortzen dira. Halaber, konpetentzia batzuk desagertzen dira.

Zer espero dute irakasleek lanean hasten diren momentuan? Gehienek ilusio handia daukate, mundua aldatu nahi dute eta horrez gain, ikasleengan ere ikasi nahi dute, izan ere, irakasle batek hezten du, baina ikasleek ere irakasleari gauzak irakats diezazkiote.

Ikasleek motibazioa behar dute ikasteko, eta horretarako ezinbestekoa da irakasleak nolabaiteko motibazioa transmititzea, izan ere, irakasleak eroso dagoela transmititzen badu, umeek konturatuko dira eta haien ikasteko gogoak handiagoak izango dira. Horrez gain, sentiberatasuna eduki behar da irakasteko orduan, ikasle guztiak ez dira berdinak, eta denok dakigunez, batzuk besteak baino denbora gehiago behar dute gauzak ulertzeko. Bestalde, parte hartzeko gai izan behar da maisu-maistra bat, beste irakasleekin, gurasoekin eta ikasleekin harremanekin egongo baita. Irakaskuntzan, kideekin kooperatzea aktibitate aberasgarria da, ikuspuntu desberdinak elkartrukatzeko eta besteon metodologia eskuratzeko.
Irakasle bat bere gaitasunak edo konpetentziak lantzen ari den bitartean, pertsonalki garatzen ari da, irakaskuntzaren arlotik ikuspegi desberdinak ikusten direlako eta egunero gauza berriak ikasten direlako.

Amaitzeko, ondoriotzat atera dezakegu irakasle bat beti eguneratu behar dela. Horretaz aparte, dituen gaitasunak eta konpetentziak oinarrizkoak dira bere lanerako eta lanean ari diren bitartean, emozionalki garatzen dira eta sentimendu berriak somatzen dituzte.





Honekin lotuta, grafiko hau topatu dugu:


lunes, 8 de noviembre de 2010

Irakasleen autoestimua

Gai hau aukeratu dugu gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiolako autoestimuari. Premiazkoa da irakasle batek gai honen inguruan informazioa eskuratzea. Psikologoek autoestima maila areagoztea bizi kalitatea eta haurrei segurtasuna trasmititzeko garrantzitsua dela gero eta sinetsitasun handiagoz baieztatzen dute. Ezer baino lehen, komenigarria izango litzateke artikulu honera jotzea, non aurkezten dizuegun autoestimuari buruzko informazio gehiago.




Behin autoestimuari buruzko informazio apur bat jakinda, esan genezake, irakasle baten kasuan behintzat, bere lana ondo bideratzeko oinarrizkoa dela. Irakasle batek, bere ibilbide profesionalaren zehar gatazka sozial anitzei egin beharko dio aurre eta, horretarako, prestakuntza akademiko on bat izateaz aparte, premiazkoa da nortasun indartsu bat izatea, autoestima maila altua izatea, alegia.

Autoestima altua izatea ez da ematen duen bezain zaila, irakasle bat proposatzen bada segurtasunez jokatzea lortuko du, eta hori lortzeko bere burua sinetsi behar du, nahiz eta ez jakin ondo ala gaizki egingo duenik zer edo zer. Gainera, autoestimaren kontua bitxia da: nork bere burua sinesten badu, besteengan sinesmen hori sortuko da, beraz, gainontzekoek pertsona bat gaitzat hartzeko joera izango dute.
Antza denez, autoestimuaren kontuak gero eta eragin handiago sortzen du jendartean. Adibidez, tratu txarrak pairatzen dituen irakasle batek bere lanaldian, ezuste hori jasan du ez duelako sinetsi bere burua, ez dakielako autoritaterik ezta nortasunik ere inposatzen eta, larriena, ez duelako bere burua maitatu ere egiten.
Hortaz, kasu honetan, zein bullying-an (beste adibide bat ipintzearren), zein bestelakoetan, benetan errudun dena pairatzailea da.

Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar dugu ezberdintasun bat: gauza bat da autoestima izatea eta nork bere burua den moduan onartzea eta beste gauza bat gailentasunez eta harrokeriaz jokatzea. Azken portaera hau ez da batere onuragarria ez norberaretzat, ez besteentzat. Izan ere, kontu honek hainbat arazo sozial eta pertsonal ekar liezazkioke irakasleari.

Bukatzeko, autoestimua gure bizitzaren parte garrantzitsua da. Denok autoestima pixka bat daukagu, arazoa da lantzen ez dakigula. Bakoitza bere buruarekin eroso egon behar da, bestela ez du eskuratuko emaitza onik.


Asko bilatuz gero, autoestimarekin lotutako eskema hau aurkitu dugu non aipatzen diren autoestima mailaren eragina sortzen duten faktoreak:

sábado, 6 de noviembre de 2010

Lehenengo galdera

Zelako eragina izan dezake irakasle baten autoestimuak ikasleengan?

Irakasle baten jokabideak, autoestimak, bere ikuspegiak eta abarreko kontuek eragin izugarria sortzen dute ikasleengan, are gehiago, hauek haurtzaroan edota gaztaroan badaude, ingurunean dauden edozer eta edozeinetik eredu anitzak hartzen dituztelako bere garapenean. Eskola, hain zuzen, eredu guzti hauek barneratzeko esparrurik bikainena dela esan dezakegu, beraz, irakaslearen paperak botere handia dauka.

Ikasle batek klase ematen badu segurtasunez, okertzeko beldurrik gabe eta dena menperatzeko gai balitz bezala jokatzen badu, automatikoki besteek horrela sinesten dute nahitaez, eta ez soilik txikiek, bestelako adinekoek ere. Hori dela eta, disziplina eta giro on bat ezartzen dira klaseetan, bai ikasleen artean, bai ikasle-irakasleen artean. Beraz, fenomeno honen ondorioak argi dauzkagu: Eraso maila murriztu, ikasgaietan arreta handiagoa jartzea (irakasleak errespetua eta ordena inposatzen badaki eta), eskubideen garrantzia jakinaraztea ikasleei ,etab.

Prozesu honek arrakasta izan badu, hau da, autoestimadun irakasle batek klasean bere helburuak betetzekotan, gutxika-gutxika, ikasleek portaera horren erreferentzia barneratuko dute eta bere burua sinesten hasiko dira, etxerako lanak ondo egiteko eta gainditzeko gai direla sinetsiz. Horrek ez ditu baino ondorio onak : autoestima klasean txikitatik garatuz gero, garatzen jarraituko du denbora pasatzen den heinean eta beste arlo batzuetan ere.

Hala eta guztiz ere, ekarpenean aipatu dugun bezala, autoestima zer den ulertu behar dugu : nork bere burua maitatzea ez da portaera harroputza bat izatea eta, azken hau ere landu behar da. Apaltasun ezak gizartean eta  hainbat gatazka ekar ditzake eta, askotan, pertsona harroegi batek noizbait porrot egingo balu, suntsituko litzateke eta ez lukee onartuko galerarik. Gainera, normalean, kasu honetan, pertsona hori oso lehiakor bihurtzen da.

Amaitzeko, honela esanda, esan genezake autoestimak tranpa bat izan daiteke, betiere lantzen ikasten badugu.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Bigarren galdera

Zein motatako arrisku psikologikoak jasan ditzake irakasle batek bere lanbidean?

Irakasle batek bere lanbidean hainbat arrisku jasan ditzake. Arrisku psikologikoak aztertuz, estresarekin lotutakoak sarrienak dira. Gaur egun, gizartea aldatu egin dela eta, irakasleek lehen baino lan gehiago dute. Irakasleek klaseak eman behar dituzte, teknologia berriak menperatu eta ikasten jarraitzen dute, hau da, lan mordoa dute atseden gutxiarekin. Horregatik, estres eta ansietatea arriskurik aipagarrienak dira. Horretaz aparte, irakasleek presio handia dute. Gaur egun, irakasleek gatazkak dituzte, alde batetik, haien ikasleekin eta, bestetik, ikasleen gurasoekin (batzuetan indarkeriara ailegatzen dira ikasleek eta hauen gurasoek). Ez dute inolako bermagunerik.

Orain, irakasleei umeen hezkuntzaren ardura ematen diote. Betidanik, gurasoek eta irakasleek izan dira arduradunak, baina egoera hau aldatu egin denez, irakasleek erantzukizun handia dute. Egoera honetan ikusita, irakasleek ez dakite behar bezala hezitzen euren ikasleak, hori dela eta, depresioan eta egonezinean egon daiteke.

Bestalde, ordezko irakasleak, lanbidearen ezegonkortasuna dela kausa, ziurgabetasunean dabiltzate.
Ordezkoen irakasleen kasua bitxia da. Alde batetik, ez dute pairatzen irakasle finkoek jasan behar duten besteko estresa eta nekea, denboraldi batez daudelako lan egiten ikastetxe edo beste hezkuntza-esparru batean eta alde egiten dute beste eremu batera. Baina, beste alde batetik, ez ohi dira guztiz eroso sentitzen. Izan ere, ordezkoak izateak ezegonkortasuna eman dezake norberari, hau dela eta, bere lan egoera eta ekonomikoa kolokan egongo da. Gainera, norbanakoak ahaleginak egin nehar ditu tokatu zaio lan-giroari moldatzeko. Ordezko batek oztopo bikoitza aurkitzen du arazo honen aurrean: giro horretara moldatzea eta, denbora gutxitan egongo denez leku horretan, gutxi integratua egongo dela onartzea.

Hainbat arrisku geehiago daude,baina hauek dira ohikoenak ta nabarmenak.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Hirugarren galdera

Noiz edo nola nabaritzen dira irakasle baten gaitasunak edo konpetentziak?


Klasea emateko orduan, irakasle bat dinamikoa izan behar da. Era berean, motibazioa eta irakasteko gogoak izatea ezinbestekoa da. Konpetentzia hau nabaritzen da klasean eztabaidak antolatzen direnean edo taldeka jokuak egitean. Irakasleak motibazioa jartzen ez badu, haurrek ez dute ahaleginarik izango eta azkenean, ez dute ezer ikasiko. Irakastea ez da soilik gauzak azaltzea eta etxerako lanak bidaltzea, irakasle batek klase bat antolatu behar du haurrek espero dutena betez.
Honetaz gain, enpatia edukitzea funtsezkoa da irakasle on bat izateko, izan ere, maiz umeen paperan jarri behar dira irakasleak. Honen helburua bere ikasleak pentsatzen eta espero dutena ezagutzea da.
Bestalde, hezitzaileak saiatu behar dira ekintzen bidez irakasten, hau da, ikasleek egiten ikasi behar dute eta ez memoriaz guztia ikasi. Ohikoena da ikastoletan plan finko bat jarraitzea: irakasleek ikasgaia ematen dute, eta ondoren, azterketa baten bidez ezagutzak erakusten dituzte ikasleek eta proba honen arabera, notak jartzen dira. Baina, tamalez, azterketa hau egin eta gero, ikasitako guztia ahazten dute. Horregatik, irakaslea berritzailea izatea komenigarria izango litzateke.
Beste helburu bat izango litzateke ikasleak autonomo bihurtzearen saiakera, hau da, hauek gai izatea bere kabuz pentsatzeko eta eguneroko arazoei aurre egiteko, betiere, laguntza eskainiz. Egoera hau nabaritzen da hezitzaile batek ume bat gehiegi kontrolatzen ez duenean, izan ere, umeak bere akatsen bidez ikasteko beharra dauka, esperientziaren bidez ikasten da eta. Hala ere, neurri batzuk hartu behar dira bere heziketan.
Ikusten denez, irakasle bat ona izatea ez da hain erraza, irizpide asko bete behar dira eta batzuetan egoera desatseginetan. Ume baten hezkuntza oso garrantzitsua da, eta ezin da edozeinen esku jarri behar.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

martes, 2 de noviembre de 2010

Taldeko dinamikak




TALDEKO DINAMIKAK
Lehenengo dinamika:
·         IZENBURUA: Kutxa magikoa
·         ADIN EGOKIA: 4 urtetik aurrera
·         TALDEAREN TAMAINA: Talde osoa parte hartzea gomendatzen da
·         GARAPENA:
- HELBURUAK:
1- Sormen gaitasuna areagotzea.
2- Gorputz adierazpena garatzea
3- Imaginazioa garatzea

- EDUKIAK:
1- Klaseko kide bat kutxara hurbilduko da, irekiko du eta bertatik bururatzen zaion objektu bat aterako du.
2- Objektua  ikustezina izan behar dena erakutsi beharko du taldekideei, eta hauek asmatzeko keinuez baliatuko da objektuaren deskribapena egiteko.
3- Taldekideek asmatu beharko dute . Asmatzen duena hurbilduko da kutxara eta berriz ere eta objektuaren deskribapena egingo du baina hitzekin adieraziz. 4-Behin  deskribapena eginda, objektua kutxan gordeko da veste bat ateratzeko edo jokoarekin jarraitzeko.

           - IRAUPENA: Ordu erdi bat
           - MATERIALA: Ezer ez
           - EBALUAKETA: Honako irizpide hauek bete behar dira:
a) Helburuak gainditzea
b) Taldekideen interesa jokoan
c) Ikasleen artean egondako giroa jokoan zehar
d) Iritzien elkar trukatzea

-ALDAGAIAK:
  -LEHEN HEZKUNTZA: LH-ko ikasleek, objektua ordezkatuz gain, galderak egin ditzakete erantzuna bai ala ez izanez.


Bigarren dinamika:

·         IZENBURUA: Objetu biziduna
·         ADIN EGOKIA: 4 urtetik aurrera
·         TALDEAREN TAMAINA: Taldeak bikoteetan banatuko dira
·         GARAPENA:

             - HELBURUAK:
1- Nork bere burua ezagutu bestelakoek guganako iritzietan oinarrituz.
2- Bestea ezagutu
3- Imitazioaren bidez, batek adierazten duenarekin harremanetan jarri

- EDUKIAK:
1- Taldea bikoteka banatzen da.: Pertsona bat aktorea izango da eta bestea ispilua
2- Hurrengo jarraibideak emango dira: Bikoteko batek, aktore bezala jokatzen duenak, ekintza bat egin beharko du bestearen aurrena, hau da, ispiluaren aurrean. Ekintzak aldakorrak izan daitezke: Edertu, makillatu, dantza egin, etab. Hala ere komeni da keinu bakunak egitea. Horretaz aparte, hiru urratsetako prozesua jarraitu behar da:

a) Hasieran, ispilua dena, bere kidearen mugimenduak leialki imitatu beharko ditu
b) Gero, ispiluak mugimendu horiek exageratu beharko ditu.
c) Azkenik, mugimenduen karikatura egin beharko du.

             - IRAUPENA: 60 minutu gutxigorabehera
- Teknikaren garapena eta grabaketa: 30 minutu.
-Ikusitakoa eta iruzkinak: 30 minutu.

- MATERIALAK: Leku eroso eta zabala. Posible bada,, jokoa grabatzeko kamera bat

- EBALUAKETA(IRAKASLEAREN PAPERRAREKIN):
EBALUAKETA: Honako irizpide hauek jarraitu behar dira:
a)Irakaslearen eta ikasleen partetik jokoaren garapenaren balorazioak eta aktibitatearen ondorioak ateratzea
b) Ume bakoitzak egin duen esfortsuaren eta lanaren balorazioa
c)Behaketa zuzenaren bidez egindako eduki fasearen ebaluaketa, edo posible bada, bideoaren behaketa eta analisia..
IRAKASLEAREN PAPERA:
a) Prozesua garrantzitsua dela azpimarratzea eta taldeko kideek fase bakoitza bizitzea, hau da, jokoaz gozatzea
b) Honako galderekin geroko hausnarketa indartu: Nola ikusi dute bere burua ispiluan?
c) Ispiluan bere burua ikusi eta gero, haien iritziak trukatzea eta ondorioak ateratzea

- ALDAGAIAK.
       -LEHEN HEZKUNTZA:
-LEHENENGO ZIKLOA: Keinu konplexuagoak erabiliko dira, eta batzuetan objetuak ere erabiliko dira,, hala nola kapelak, erratzak..
-BIGARREN ZIKLOA: Garrantzi gehiago emango da mugimenduen azkartasunari eta ikasleen mugimenduen erreflexuei
-HIRUGARREN ZIKLOA: Hona iritsita, ispiluak erabili daitezke taldeetan, hau da, hiruzpalau pertsonak aldi berean imitatzea.