Eskola-porrotari dagokionez, web orrialde batean aurkitu dugu informazio interesgarri hau, non konparatzen diren Espainiako eta Finlandiako egoerak eta datu estadistiko batzuk. Finlandian, ez dago eskola-porrotarik eta Espainian, berriz, eskola-porrota gero eta maizago izaten ari da, honen ondorioz, konparaketa hau adierazgarria iruditu zaigu.
http://www.fluvium.org/textos/familia/fam201.htm
Honetaz aparte, youtuben bilatuz gero, eskola-porrotari buruzko liburu bat idatzi duen egile baten mintzaldia aurkitu dugu:
Eskola-porrotari buruz egin dugu ekarpen hau gaur egungo fenomeno kezkagarri bat delako. Gainera, areagozten ari da eta gizarteak bere kausa-ondorioak jakitea komenigarria da arazoari hobeto aurre egiteko. Gure herrialdeak Europako eskola-porrota handienetarikoa daukana da, beraz, gu gazteak garenez, etorkizunean izango dugun ingurugiroak kezkatzen gaitu.
Informazioa bilatuz gero, dena oso garbi dago: irakasleek betetzen duten papera Finlandian oso garrantzitsua da, eta horregatik ez dago ia eskola porrotarik. Finlandian, irakasle izateko behar den prestakuntza ezinhobea izan behar da eta disziplina da hezkuntzaren oinarria. Espainiaren kasuan, ordea, ez da fenomeno bera gertatzen. Izan ere, hezkuntza arloa baztertuta geratzen da beste lanbide batzuekin konparatuz, hezkuntza etorkizunerako ardatza dela kontuan hartu gabe.
Zoritxarrez, irakasleak ez du asko elkareragiten gaur egungo arazo honetan. Izan ere, gatazka hau sortzen duten faktoreak dira, besteak beste, haurrak daukan bizi-giroa, estruktura familiarra (ume batek haren gurasoek ikasketarik ez daukatenak, ez du eskolari uko egingo bere gurasoen bidea ez lukeelako segi nahi baina, aitzitik, familia aberats batean jaiotako ume batek ez dio garrantzirik emango ikasteari) eta, batzuetan, superburutsu ala gaigabe izatearekin ere zerikusia izan dezake. Beste azpi faktore batzuk izan daitezke kultura, egoera ekonomikoa, gurasoen zorroztasuna, ezgomendagarriak diren eraginak, haurraren autoestimua, klima, geografia... Adibidez, Espainiako iparraldean eskola-porrota gutxiago dago hegoaldearekin konparatuta.
Honako egoera batean irakasle baten funtzioa ikaslea motibatu, lagundu eta aholkuak ematea da. Eskola-porrota kanpo faktoreen eraginez sortzen da, ez irakaslearen jarrerarengatik.
Eskola-porrotaren kontuaren ardura betidanik irakasleari eman zai baina, egiazki, psikologo edota pedagogoen lana izango litzateke, haien ikasketak umearen jarrera aztertzen dutelako hobeto eta errazagoa izango litzatekeelako irtenbide azkar bat aurkitzea. Irakasle baten formakuntzak beste helburu batzuk ditu, hala nola, didaktikoak... psikologikoak ere baina ez hain sakon.
Grafiko honetan islatzen dira eskola-porrota gertatzen denean irakasleek jarraitzen dituzten irtenbideak:
Kasu honetan ontzat emango dut ekarpena baina batzuetan irakasleen eginbeharren "fokua" galdu duzue !!! Erne
ResponderEliminar