http://www.diariodemallorca.es/mallorca/2010/10/07/ritmo-vida-propicia-ninos-desarrollen-hiperactividad/609067.html
Gaur egun, eskoletan ume hiperaktiboak maiz egoten dira. Ume hauek “desberdinak” dira besteekin konparatuz, hau da, haiekin metodologia aldatu behar da, beti mugitzen ari dira, eta irakasleek haien arreta deitu behar dute materia erakargarrien bitartez. Irakasleak izango garenez, uste dugu garrantzitsua dela hiperaktibitateari buruz jakitea eta nola egin aurre arazoak sortzen direnean. Horregatik, gai honi buruzko informazioa bilatu eta aztertu dugu.
Lehen, hiperaktibitatea edo arreta falta zuten umeak bihurriak bazinen bezala tratatzen zituzten, eta haiekin ez zuten denborarik ematen bere arazoa ez baitzekiten. Orain, garapen zientifikoari esker, gaixotasun bat dela jakin da, eta hiperaktibitatea jasaten duten haurrek tratamendu bat jarraitzeko aukera daukate.
Ume hauek arazoak dituzte arreta jartzeko eta beti mugitzen ari dira, eta honek irakasleari arazoak sor diezazkio, klasean denbora galtzen delako eta talde guztiari eragiten diolako. Egoera hau saihesteko, irakasleak hiperaktibitateari buruz jakitea ezinbestekoa da. Hiperaktibitatea daukaten umeekin metodologia aldatu behar da, irakasteko edo hezitzeko forma erakargarriagoa izan behar da, haien arreta deitzeko eta motibatuak egon daitezela.
Bestalde, hiperaktiboek gatazkak izateko aukera gehiago dauzkate, ezin dira geldirik egon eta. Irakasleek honi buruz jakin beharko lukete, eta egoera bortitzak saihestu beharko lituzkete. Gurasoekin sarritan hitz egitea gomendagarria da, eta psikologoarenera joatea ez da idea txarra, psikologoek hiperaktibitateari buruz gehiago dakite eta.
Bukatzeko, irakasle baten betebeharra ume hauekin izugarrizko pazientzia izatea da, eta ikasleari laguntzeko ahaleginak bertan behera ez uztea, motibazioa ezinbestekoa baita. Irakasle batek hiperaktibitatea daukan umeari gauzak ulertzeko behar dituen aldi guztiak errepikatu behar dizkio, argitasunarekin beti. Gomendagarria da eguneroko bat ezartzea haien bizitzan, bai eskolan bai etxean. Ordutegi bat finkatu behar zaio bere jarduerek orden bat izan dezaten, hau egin ezean, haurrak ez du disziplinarik lortuko. Arreta falta pairatzen duen ume bati beti sari bat eman behar zaio gauzak ondo egiten dituenean eta arreta jartzen duenean. Azkenik, haurraren portaera hobetzeko, ezinbestekoa da eskolaren eta familiaren arteko lotura ezartzea.
Egoera hau ikertu ondoren, grafiko hau topatu dugu:
Oso ondo !!!
ResponderEliminarAurrera !!!