Kaixo! Sandra, Josune eta Miriam gara, eta blog hau egin dugu irakaskuntza funtzioari buruzko gaiak aztertzeko eta zabaltzeko. Espero dugu gustukoa izatea ;)

martes, 26 de octubre de 2010

Irakasleak II Errepublikan

Ekarpen honetan, II Errepublikan izandako irakaslegoaren egoeraren inguruan hitz egingo dugu, momentu horretan aldaketa sozial eta politikoak gertatu zirelako. Horrek eragina izan zuen irakaslearen rolan, eginkizunetan eta bestelakoetan. Historian aldaketa hauek egin ezean, irakasleek ez lukete izango gaur egun daukaten ospea. Gai honi buruzko informazioa osatzeko artikulu hau topatu dugu.


Bigarren Errepublika ezarri zenean, eskolak gero eta garrantzi gehiago hartu zuen gizartean, eta irakasleen funtzioa ezinbestekoa zen garapenarako, batez ere herrietan. Klaseak emateko metodologia aldatzea pentsatu zuten, eta hori egin zuten: ikaslea hezkuntzaren ardatz bihurtu zen, umeek haien garapenaren eta klaseen protagonista bihurtu ziren. Klasean zeuden bitartean, eztabaideetan hartzen zuten parte eta mutilak eta neskak ez zueden banatuta klasean, hau da, klaseak nahasiak ziren, aurrerapen bat izan zena. Irakasleei dagokionez, Errepublikan proposatu zen irakasleen papera duintzea, eta horretarako haien soldatak igo zituzten eta haientzako kurtsoak antolatu ziren, non birziklapen didaktikoa eman zen. Magisteritzako karreraren sorrerak duindu zuen irakasleen papera.
Argi eta garbi dago hezkuntza sistema asko aldatu egin dela azken urteetan, baina gogoan izan behar da lehen zegoen sistema. Gure gurasoek beste era batean ikasi zuten, eskolan ez zeukaten material asko, eta hezkuntza ez zen denontzako berdina. Bigarren Errepublikan gertatutako aurrerapenak hezkuntza arloan nahiko adierazgarriak ziren, izan ere, irakasleen funtzioa garrantzia hartzen hasi zen. Lehen, ume batzuek bakarrik zeukaten ikasteko eskubidea, eta normalean irakasle edo tutore batek joaten zen etxe batera umeei hezitzera. Eskubideen kontuaz aparte, familia askok ez zuten egoera ekonomiko onik euren seme-alabak eskolara joan zitezen. Hau da, eskolara joatea aberastasunaren menpe zegoen. Baina II Errepublikaren aldarrikapenak herri-ikastetxeen sorkuntza ekarri zuen eta, horrekin batera, haur guztiak eskolara joateko dagoeneko derrigortuak zeudenez, irakasle ugari kontratatzeko beharra ere ekarri zuen. Honen ondorioa argi daukagu: irakasle kopurua handiagoa zenez, irakaslegoa eraldatu zen eta, gainera, horietako askok ideologia liberalekoak ziren atzerakoitasuna baztertuz.
Hortaz, amaitzeko esan beharko genuke, etapa berri honekin, eskola publiko, laiko eta liberal baten goraldia ailegatu zela.


Gai honetaz gehiago jakiteko, bideo aipagarri hau aurkitu dugu, Bigarren Errepublikako hezkuntza sistemaren eraldaketaren ingururan hitz egiten duenak:


1 comentario: