Homeschooling-aren gaiari buruz artikulu interesgarri hau aurkitu dugu:
Artikulu honetaz aparte, youtuben dagoen bideo baliogarri hau ikustea gomendagarria dela uste dugu:
Artikulu eta bideo hauek aukeratu ditugu homeschooling-ari buruz jakiteko eta gainontzekoek ere gehiago jakin dezaten. Gainera, gure herrialdean ez da kontu hau asko ezagutzen eta etorkizunean kasu hau bizi dezakete gure seme-alabek, hau da, guk geuk gure seme-alabei etxean hezi ditzakegu. Gai hau erakargarria da gure belaunaldian ez delako gertatu eta guretzat egoera ezezaguna eta desberdina delako erabat.
Bestalde, hezkuntza ezberdin gehiago ezagutzea aberasgarria izan daiteke gure ezagutzetarako eta besteengan aurreiritzirik ez ditzagun.
Hau guztia ikusita, homeschooling-ak alde onak eta alde txarrak dauzkala esan genezake.
Umeek gurasoekin denbora gehiago pasatzen dute, eta horrela harremana indartzen da. Tamalez, gurasoek irakasleen eginkizunak betetzen dituzte baina, afektibitatea dela kausa, eginkizun hauek aldatzen dira eta harremana ez da guztiz akademikoa ezta objetiboa ere. Honekin batera, gurasoek umeak gainbabesten dituzte. Honen ondorioz, hezitzaile baten eginkizunak berdinak izan beharko lirateke bai eskola batean, bai etxe batean.
Beste alde batetik, haurrak bizitzarako oinarrizko gauzak ikasten dituzte, hala nola, sukaldaritza, lorezaintza... Ekintza hauek ez dira eskoletan irakasten eta aldi berean, eskoletan batzuetan ez dira gauza baliogarriak ikasten.
Irakasleen eginkizunak homeschooling-aren kasuan gurasoek betetzen dituzte baina guraso guztiek ez dakite nola irakatsi haur bati horregatik, kasu batzuetan esperientzia ezkorra izan daiteke, eta azkenean, umea eskolara ikastera joan behar da( nahiz eta homeschooling-a praktikan jartzen duten gehienak irakasleak izan). Gainera, eskola batean gobernuak erabakitzen ditu ikasgaiak eta hauen materia. Etxe batean, berriz, gurasoek hezkuntza bideratzen dute nahi duten moduan, ikasgai bati beste bati baino garrantzi gehiago emanez, adibidez, familia batzuetan musikari arreta gehiago ematen zaio. Honen arazoa eskola joateko orduan materia batzuetan gabeziak izango dituztela da.
Gurasoek bi rol ezberdin betetzen dituztenez, hau da, gurasoen rola eta irakaslearen rola, arazoak izaten dituzte aisialdiarik ez dutelako. Gurasoek etengabe bere seme-alabekin egongo dira eta ezta hauek ezta umeek jakingo dute noiz diren gurasoak eta noiz hezitzaile, inork ez dakielako non dagoen muga.
Bukatzeko, homeschooling-a agertu zenetik, eskola eta fenomeno honen artean gatazka asko egon dira. Hau saihesteko irakasleek ardura bikoitza izan beharko lukete: alde batetik, berez irakastea eta, beste aldetik, ikasle bakoitzaren beharretan arreta jarri hauek eroso senti daitezen.
Interneten bilatuz gero, grafiko hau aurkitu dugu non jasotzen diren homeschooling-a praktikan jartzeko gurasoek dauzkaten arrazoiak.
Uste dut fokua galtzen duzuela !!! irakasleen eginbeharretan gehiago zentratu beharko zinateke !!!
ResponderEliminar