Gure blog-aren atal honetan irakasleen eginkizunei buruz hitz egingo dugu. Aipatuko ditugu zeintzuk diren arlo honi buruzko gai polemiko batzuk: homeschooling-a, ikasleen eta irakasleen arteko liskarrak, nola egin aurre hiperaktibitate kasu bati irakasle izanez eta eskola porrota. Irakasleak izango garenez, gai hauek aztertu ditugu gehiago jakiteko eta etorkizunean arazo hauek gure eguneroko bizitzan gertatzen badira, haiei aurre egiteko.
Lau ekarpen hauen bidez, helarazi nahi dugu irakasle baten prestakuntza pentsatzen den baino konplexuagoa izan behar dela hezkuntzaren inguruan dauden oztopoak gainditu ahal izateko.
Irakasleak ez izan arren, arlo hauek sakon ikertu ditugu eta espero dugu informazio hau baliogarria izatea hauetako arazoren batekin topo egin duen pertsona batentzat.
Oso ondo
ResponderEliminar