Gaur egun, gero eta gehiago ikusten ari da ikasleek irakasleei egindako tratu txarrak bai fisikoki baita psikologikoki ere. Inoiz ez da horrelakorik gertatu, baina gizartea aldatuz joaten denez, fenomeno berri honelakoak sortzen ari dira. Gai hau kezkagarria da eta larritasunez aztertu behar da. Azalduz gero, erraz ulertzen da arazoa eta egin beharrekoa, horretarako artikulu hau irakurtzea aholkugarria dela uste dugu:
Azken aldi hauetan, komunikabideetan gero eta ugariago ikasleek irakasleen kontra egiten dutela ikusten da. Ikasleek modu txarrean tratatzen dituzte haien hezitzaileak zerik gabe. Normalean, irakasleak gaizki tratatzen duten umeek haien etxeetan berdin portatzen dira haien gurasoekin edo arazo familiarrak dituzte. Kasu batzuetan, familiak haien seme-alabeen alde jartzen dira, eta hau arazoa handitzen du. Gurasoek umeei muga batzuk jarri behar dizkiete, egin ezean eskolara joatean berdin portatu daitezkeela pentsatuko dute.
Irakasle bat ume batek jotzen edo gaizki tratatzen duenean psikologikoki, irakasleak laguntza eskatu behar du umearen jarrera aldatzeko. Lehenik eta behin, familiarekin hitz egin behar du, familia giroa ikusita, psikologo batengana joateko aholku eman behar zaio. Honek denboraren poderioz, aldatze prozesu bat ez badu lortzen, irakasleak salaketa bat jar dezake. Badaude erakunde batzuk non irakasleek telefonoz deitzen duten bere bizipenak kontatzeko eta laguntza eskatzeko. Telefono honetan, irtenbide batzuk eskaintzen dituzte eta laguntza ematen dute.
Irakasle bat izateko, nortasuna eduki eta errespetua edo autoritatea ezarri behar da. Kontuan hartu behar da, gaur egun, irakasle gehienek autoritatea galdu dutela, eta irakasle-ikasle harreman batzuetan lagunen arteko harremana dirudi. Horregatik, alde batetik ikaslearekiko hurbiltasuna onuragarria da, baina beste alde batetik, mugak mantentzea garrantzitsua da ere.
Bestalde, ikasle batek bere irakaslea jo edo tratu psikologiko txarra eman arren, irakaslearen erantzuna ezin da berdina izan, alegia, bortitza. Irakasle baten eginkizuna eredu on bat ematea da, ez bakarrik erasotzaileari, baizik eta besteei ere. Horretaz aparte, gatazka konpontzen saiatuko da elkarrizketaren bidez.

Grafiko baten bila ibili gara eta premia handiko honekin topo egin dugu:
Zorionak egindako lanagatik
ResponderEliminar