Kaixo! Sandra, Josune eta Miriam gara, eta blog hau egin dugu irakaskuntza funtzioari buruzko gaiak aztertzeko eta zabaltzeko. Espero dugu gustukoa izatea ;)

jueves, 28 de octubre de 2010

Bigarren atalaren aurkezpena

Bigarren atal honetan irakasleen ibilbide profesionalak landuko ditugu. Alde batetik, lau ekarpen aurkeztuko ditugu eta hauei buruzko mapa kontzeptuala. Beste aldetik, asmatutako irakasle baten kasua landu eta ibilbide profesional hipotetiko hau benetazko irakasle baten ibilbide profesionalarekin konparatu dugu.
Aipatuko dizkizuegu atal honetan honako aztertutako gaiak: Long Life Learning-a, irakaslegoaren egoera II. Errepublikan, irakaskuntza XXI. mendean eta zein den magisteritza ikasi duten edo ikasten ari diren ikasleen iritziak.
Amaitzeko, espero dugu zure gustukoa eta baliogarria izatea.

miércoles, 27 de octubre de 2010

Long Life Learning


Ibilbide profesionalari buruz hitz egiterakoan, Long Life Learning gaiaren inguruan hitz egitea ondo legokeela pentsatu dugu. Gai hau irakasle eta irakasle ez diren pertsonentzat zuzenduta dago. Nahiz eta interesgarria izan, ez da oso ezaguna eta honen ezagutza hedatzeko daukagu beharra. Pertsona guztiei galdetuz gero, normalean, ikasteari utzi ez diotela aitortzen dute, beraz, pertsona asko konturatzen ez badira ere, fenomeno berri hau gero eta maizago martxan jartzen ari dira.
Long Life Learning-ari buruzko artikulu honekin topatu gara.




Long Life learning-a bizitza osoan zehar egindako etengabeko prozesu bat da eta ikasteari inoiz ez uztean oinarritzen da. Programa hau onuragarria da, alde batetik, gizabanako baten bizitzan zehar ezagutzetan aldaketa ugari daudelako. Honekin batera, azpimarratu beharko genuke, norbanako ezagutzak eguneratzeko aukera ematen duela eta une jakin batean ikasteko aukerarik ez dutenentzat baliogarria izan litzateke bere ikasketak berrartzeko. Beste alde batetik, gizarteari abantailak ekar diezazkioke, hala nola, maila akademiko on bat eskuratzeko hainbat bide izatea. Gainera, garapen akademikoekin batera, garapen ekonomikoa ere gauzatzen da, honen ondorioz, lanpostu gehiago egongo direnez giza-kohesio handiagoa egongo litzateke (edozein motatako krisiak buka litezkeelako eta, hortaz, ez legoke  horrenbeste ika-mikarik  gizakion artean). Gaur egun, lanpostu gehienetan langileei kualifikazio maila altua eta aurrera hartzeko gaitasuna eskatzen zaie, lehen, aldiz, kualifikazio maila baxua zegoen eta lanpostu batean esperientzia eskatzen zuten. Horregatik, lehen Long Life Learning programa bezalakoak ez ziren existitzen eta egun, funtsezkoak bihurtzen ari dira.
Programa honek emaitza onak izatekotan, hezkuntza-sistemen arteko mugikortasunak, elkartrukeak eta lankidetzak arrakasta izango lukete.
Long Life Learning-a praktikan jartzeko hainbat arrazoi daude: gure gizarteko bizi-itxaropena areagotu da, horrek esan nahi du zenbat eta gehiago bizi, orduan eta ikasteko denbora gehiago edukiko dugula; aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak direla medio, beharrezkoa da ezaguerak gaurkoratzea arlo hauetan lan egiteko edo, besterik gabe, arlo hauen berriztapenen inguruan gehiago jakin dezagun.
Gehiago esatearren eta amaitzeko, azpimarratu beharko genuke abantail, emaitz eta ondorio guzti hauek bikain datozkigula. Izan ere, progama hau martxan jartzen duen herrialde batek, aspektu ia guztietan hobekuntza somatu duenez, garrantzi handiko postu edota maila batera heltzea lortzen du. Honen ondorioz, herrialde honek gainontzekoei edonolako laguntza eman liezaioke.


Ondoren, aurkeztuko dizuegu Life Long Learner (behin betiko irakaslea) baten eta Learner   (ikasten duena, ikaslea, alegia) baten eginkizunak, haien arteko harremana eta progresua :




martes, 26 de octubre de 2010

Irakasleak II Errepublikan

Ekarpen honetan, II Errepublikan izandako irakaslegoaren egoeraren inguruan hitz egingo dugu, momentu horretan aldaketa sozial eta politikoak gertatu zirelako. Horrek eragina izan zuen irakaslearen rolan, eginkizunetan eta bestelakoetan. Historian aldaketa hauek egin ezean, irakasleek ez lukete izango gaur egun daukaten ospea. Gai honi buruzko informazioa osatzeko artikulu hau topatu dugu.


Bigarren Errepublika ezarri zenean, eskolak gero eta garrantzi gehiago hartu zuen gizartean, eta irakasleen funtzioa ezinbestekoa zen garapenarako, batez ere herrietan. Klaseak emateko metodologia aldatzea pentsatu zuten, eta hori egin zuten: ikaslea hezkuntzaren ardatz bihurtu zen, umeek haien garapenaren eta klaseen protagonista bihurtu ziren. Klasean zeuden bitartean, eztabaideetan hartzen zuten parte eta mutilak eta neskak ez zueden banatuta klasean, hau da, klaseak nahasiak ziren, aurrerapen bat izan zena. Irakasleei dagokionez, Errepublikan proposatu zen irakasleen papera duintzea, eta horretarako haien soldatak igo zituzten eta haientzako kurtsoak antolatu ziren, non birziklapen didaktikoa eman zen. Magisteritzako karreraren sorrerak duindu zuen irakasleen papera.
Argi eta garbi dago hezkuntza sistema asko aldatu egin dela azken urteetan, baina gogoan izan behar da lehen zegoen sistema. Gure gurasoek beste era batean ikasi zuten, eskolan ez zeukaten material asko, eta hezkuntza ez zen denontzako berdina. Bigarren Errepublikan gertatutako aurrerapenak hezkuntza arloan nahiko adierazgarriak ziren, izan ere, irakasleen funtzioa garrantzia hartzen hasi zen. Lehen, ume batzuek bakarrik zeukaten ikasteko eskubidea, eta normalean irakasle edo tutore batek joaten zen etxe batera umeei hezitzera. Eskubideen kontuaz aparte, familia askok ez zuten egoera ekonomiko onik euren seme-alabak eskolara joan zitezen. Hau da, eskolara joatea aberastasunaren menpe zegoen. Baina II Errepublikaren aldarrikapenak herri-ikastetxeen sorkuntza ekarri zuen eta, horrekin batera, haur guztiak eskolara joateko dagoeneko derrigortuak zeudenez, irakasle ugari kontratatzeko beharra ere ekarri zuen. Honen ondorioa argi daukagu: irakasle kopurua handiagoa zenez, irakaslegoa eraldatu zen eta, gainera, horietako askok ideologia liberalekoak ziren atzerakoitasuna baztertuz.
Hortaz, amaitzeko esan beharko genuke, etapa berri honekin, eskola publiko, laiko eta liberal baten goraldia ailegatu zela.


Gai honetaz gehiago jakiteko, bideo aipagarri hau aurkitu dugu, Bigarren Errepublikako hezkuntza sistemaren eraldaketaren ingururan hitz egiten duenak:


lunes, 25 de octubre de 2010

Irakasleak XXI.mendean

Gai hau hautatu dugu gu ere mende honetako irakasleak izango garelako. Lehen, irakasleen formakuntza eta klaseak emateko joera desberdinak ziren oraingoarekin konparatuz. Denborak gauzak aldatu egin ditu eta honekin batera, gizartearen eskaerak. Irakasleak, denbora pasa ahala, gehiago formatu behar dira eta modu desberdinez. Kontu honen isla geratzeko eta zuek uler dezazuen, artikulu hau irakurtzea proposatzen dizuegu.





XXI.mendeko irakaslei buruz hitz egiteko, lehenik eta behin aurreko mendeetako irakasleen izaera edo formakuntza erakutsi behar dugu. Lehen egondako irakasleek, normalean, elizako pertsonak ziren. Irakasle hauek, instruktoreak ziren. Ikasleen autonomia eta askatasuna zigortzen eta debekatzen zuten eta metodologia bat zuten non teknologia ez zen sartzen. Irakasleek ikasleei zigortzeko jotzen zituzten eta haien ustez, umeek bakarrik ikasten zuten egia eta azertuekin. Haien metodologia eta pentsaera bere formakuntzan ikasita zuten.

Gaur egun, hezkuntza, umeen jarrera eta irakasleen formakuntza aldatu egin dira. Umeek ez dira lehen bezalakoak ezta haien beharrak ere. Oraingo irakasleek, batetik, motibazioa behar dute. Motibazioa oso garrantzitsua da haien formakuntzan. Motibatuz gero, ikasleek ezagutzak errazago ulertuko eta ikasiko dituzte. Beste alde batetik, mende honetako irakasleek ezin dute irakasleen papera bakarrik bete, umeek arazo familiarrak eta sozialak dituzte, beraz, lagun edo langile sozialen moduan jokatu behar dute, hau da, bitartekoak dira. Haurrak laguntza behar duenean, irakasleak ezin du uko egin laguntza emateari, betiere autoritatea eta errespetua inposatuz. Mende honetako irakasle baten formakuntzan, teknologi berrien ezagutzak funtsezkoak dira. Metodologia aldatu egin da, oraingoan, akatsak ikaste prozesuan garrantzitsuak dira, eta ikasleen autonomia baloratu egiten dute. Irakasle berrien heziketan, ikasleek bere kabuz ikasteko animatzea dago gauza aipagarrienetarikoak.

Gauden mendean irakaskuntzaren helburuak desberdinak dira, hobeto esanda, irakasleek ikasleei ikasteko irakatsi behar dizkieten helburuak desberdinak dira. Lehen, irakasleek haurrak hezten zituzten alfabetatugabeak ez izateko ( izan ere, jende asko eskolagabea zen). Gaur egun, irakasleek ikastearen balioa ezagutzen dute eta haren garrantziaren berri dira. Amaitzeko, esan behar dugu denbora pasa ahala, helburu, metodologia eta irakaskuntzaren egoera aldatzen joaten direla, hots, hurrengo mendean, mende honetako irakaskuntzaren egoera aztertuz, oso desberdina izango da.

Gai honi buruzko grafiko gutxi daudenez eta daudenak oso baliogarriak ez direnez, mapa kontzeptual hau jarri dugu hobeto ulertzeko aurreko azalpen guztia. Mapa kontzeptuala XXI.mendeko irakaskuntzarena da.






domingo, 24 de octubre de 2010

Eta zer pentsatzen dute magisteritzako ikasleek?

Etorkizunean, denok dakigunez, teknologia gero eta garrantzitsuagoa izango da. Baina, zer pentsatzen dute irakasle izango direnek? Azken finean, haiek izango dira teknologiaren bidez klaseak emango dituztenak. Badaude prest? Karreran zehar baliogarria den zerbait ikasi dute?
Interneten bilatuz gero, hainbat iritzi topatu ditugu, eta ikasleen iritziak funtsezkoak direla uste dugu, etorkizuna haien eskuan baitago.

Galizian Lehen Hezkuntza ikasten duen mutil batek, Juan J. Sánchez-ek karreran zehar kritiko izateko nolabaiteko hezkuntza ez jasotzea salatzen du. Bestalde, sare sozialen garrantzia azpimarratzen du, etorkizuneko ikasleek haien bidez komunikatuko dira eta irakasleak sare sozialetan sartuz gero, haien ikasleei buruz gehiago jakingo dute. Juan J.Sánchezek ikasleak autodidaktak izan daitezen irakatsi behar zaiela ere azpimarratzen du.

Sandra Díaz, 33 urteko emakumea, logopedia karrera ikasi zuen eta orain magisteritzako 3.kurtsoan ari da ikasten. Berak, bederen, lehenengo bi kurtsotan ez zuen teknologiari buruzko ikasgaiak eduki. Hirugarren kurtsoan, berriz, teknologia lantzen hasi da eta konturatu da irakasle batek teknologiaren inguruan asko jakin behar duela, hau da, gizartearekin etengabe harremanetan egon behar dela.

Bartzelonako ikasle batek, Aleix Roig-ek Heziketa Fisikoko magisteritza ikasten ari da. Bere ustez, garrantzitsuena planteamendu zabala eta harkorra izatea da, ezagutza teknikoak berehala zahartzen baitira. Kritikotasuna aldarrikatzen du, eta pedagogia eta didaktikaren aplikazioei buruz hausnartzea ezinbestekoa dela dio.

Iñaki Reyes, kontuan izan dugun beste kasu bat, 21 urteko gizona da eta Madrilen magisteritza ari da ikasten 3.kurstoan. Honek gure informazioa zabaltzen du esanez teknologia berriekin erabiliz gain, irakasleek izan beharko luketeela teknologien etengabeko berritasuneetara moldatzeko ardura.

Aipatutako kasu guzti hauek errealak izan dira ELPAIS egunkarian argitaratutakoak.

Ondoren, gaur egungo eta hurrengo belaunaldietan egongo den hezkuntzaren inguruan hitz egiten duen web-orri bat aurkezten dizuegu.



viernes, 22 de octubre de 2010

Bigarren atalaren galdera

1. Zelako eragina dauka hezkuntzaren aldaketak irakasleengan?

Irakasle  batek gizarteak dituen aldaketeetara moldatzeko nolabaiteko ardura dauka, ohiturak, gertaerak, edonolako egoerak eta abarreko kontuak eraldatzen ari direlako etengabe eta, hauek, azken batean ikasleen beharrak baldintzatzen dute. Beraz, "arazo" honekin ardura izugarria dute, alde batetik, gizarteak ikasleen hezkuntza soilik irakasleen esku uzten dutelako eta, gainera, hauek denboraldi berrietara ez badira moldatzen gizarteak hauek epaitzeko joera du.
Beste alde batetik, irakasleak nahitaez hezkuntzaren aldaketeen arabera hezitzeko modu jakin bat izan beharko du, eta hori nolabait, irakaslearentzat bidegabekoa izan daiteke.
Irakasle bat gaur egungo aldaketetaz informatu behar da egunero, hezkuntza gauza asko bezala, etengabe aldatzen doa. Irakasle batek metodologia batez ikasi egin du, baina urteak pasa ahala, hezkuntzaren metodologia aldatzean ezin izango du bere metodologia klaseetan erabili, hau da, teknika berrietaz informatu eta teknika berriei buruz ikasi bere klaseetan erabil dezan. Adibidez, duela 60 urte ikasi egin zuen irakasle batek ezin duela bere ikasleei bera irakatsi zioten bezala irakatsi,  ezin dute jo, teknologia berriak erabili behar dituzte, etab.
Bukatzeko, irakasleen ezagutzak eguneratzeko hainbat toki daude, adibidez, eskola batzuetan irakasleek osatutako taldeak biltzen dira teknologia berriekin lan egiteko, ordenagailuen aplikazio guztiak erabiltzen ikasteko, beste herrialdetan pasatzen ari dena hezkuntza sistemarekin ezagutzeko, etab.

jueves, 21 de octubre de 2010

Guk asmatutako irakasle baten ibilbide profesionala

Ibai 29 urteko mutil bat da, bost-sei urtetan zehar egon da umeei irakasten, Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta.
Txikitatik, bere ametsa irakaslea izatea izan da. Horretarako, bere anaiei eta lagunei betidanik lagundu die bere ikasketekin, klaseak ematen zizkien. Udan, klase partikularrak ematen zituen dirua lortzeko. Batxilergoko bigarren mailan ikasten zuen bitartean EGA aztekerta gainditu zuen bere etorkizunean behar zuelako eta bere etorkizuna zihurtatzeko.
Karrera egiten zuen bitartean, ingelesa ikasten zuen eta hau amaitzean, asko kostatu ziotzaion ADVANCED titulua eskuratu zuen. Urte batean, aisialdirako begiralea izateko titulua eskuratu zuen baina ez du inoiz begirale bezala lanik egin.
Magisteritza egiterakoan, umeen ohiturak eta gaitasunak aztertzea espero zuen. Berarentzat, klaseak ematen ziren modua eta umeek klaseak jarraitzeko zuten erritmoa ikastea funtsezkoa zen. Baina, ustekabez, aspektu hauek orokorrean ikasi zituen eta berak espero ez zituen ikasgaiak landu behar izan zituen, adibidez, gizartearekin lotutako gaiak, hizkuntzak sakonago lantzea, bere herrialdearen historia eta geografía ikastea…
Karreran zehar, praktikak egin ditu bi eskola desberdinetan. Praktiketan esperientzia onak eskuratu zituen eta honek master bat egitera bultzatu zuen, psikopedagogiari buruzkoa zena.
Eskola batean lanean hasi zenean, konturatu zen berak karreran zehar ikasitako metodologia atzeratuta zegoela eta konturatu zen hezkuntza eredua aldatuz joaten dela belaunaldiz belaunaldi.
Bere metodologia eguneratu egin du poliki-poliki, eta konturatu da umeen benetazko beharrak desberdinak eta aldakorrak direla. Teknologia berriekin hasi da lanean eta hori karreran zehar ez zuen espero egitea.
Beste gauza bat ikasi du: bere eginkizuna irakastea da, baina aldi berean, hainbat balio ere ikasi ditu ikasleengan, hala nola, pazientzia, tolerantzia, enpatia…

miércoles, 20 de octubre de 2010

Irakasle bati egindako galderak

·   Zergatik aukeratu zenuen magisteritza?
   Momentu horretan oso aukera ona zelako eta lanbide bat zihurtatzen zuelako.
·   Zer uste duzu dela irakasle baten benetazko betebeharra?
   Ikasleak irakasteaz aparte, umeei balore batzuk transmititzea da nire ikuspuntuaz irakasle baten betebeharra.
·   Ikasteari utzi al diozu?
   Ez, lanbide honetan beti ikasi behar da metodologiak aldakorrak direlako eta ezagutzak eguneratu behar direlako. Hezkuntza sistema beti aldatzen da eta irakasleok beti izan behar dugu aldaketen kontzientzia.
·   Irakaskuntza aldatu dela uste duzu?
   Irakaskuntza aldatu da, batez ere, umeen familiak eraldatu egin direlako eta gaurko umeek txarrago portatzen direlako. Familien ohiturak desberdinak dira eta hezitzeko modua etxean izugarri aldatu da.
·   Zelako nortasuna izan behar da irakaslea izateko?
   Irakasle bat izateko atsegina izan behar da haurreekin eta patzientzia asko eduki behar da txikiak baitira. Adin horrekin haien izaera ez dago garatuta eta irakasleok daukagun influentzia beraiengan azpimagarria da, beraz, enpatia izan behar du irakasleak.
·   Antzinako eta gaur egungo hezkuntza aldatu egin da. Ze hezkuntza motarekin ados zaude edo zein hezkuntz hobesten duzu?
   Nire ustez, lehen zegoen hezkuntzarekin geratuko nintzateke gaurko hezkuntza sistema aberasgarria ez delako.
·   Zer da lanean satisfakzio gehiena ematen dizuna?
   Etorkizunean zure ikasleak lana aurkitu duela jakiteak edo ikusteak nire ikuspegitik satisfazio gehiena ematen duena da.
·   Bulling edo horrelako egoera bat ikusi al duzu? Eta nola konpondu zenuen?
   Bai baina txikiekin ez da hainbeste ikusten, nik  umeari beste ikastola batera joatea gomendatuko nioke egoera hori amaitutzat emateko eta lagun berriak egiteko.
·   Zure formakuntzaren zein puntutan ikasi zenuen gehiago?
   Karrera egiten nuen bitartean, beti dago praktika denbora batzuk non eskola desberdin batzuetara joaten zara haurreekin egoteko eta esperientzia hartzeko, irakasle baten lanbidea nolakoa den praktikaz eta ez bakarrik teoriaz jakiteko.
·   Irakasle baten formakuntzarako zer da beharrezkoa den gauza?
   Dinamikoa izatea da funtsezko gauza, irakasle batek beti prest egon behar du gauzak irakasteko eta motibatzeko. Praktiken bidez irakasle batek geletan ikasleekin nola moldatu ikasten du.
·   Irakaslea izatea zuk espero zenuena da? Zergatik?
   Hasieran bai baina denborarekin nire ikuspuntua aldatu egin da, eskoletan dagoen giroa ez da antzinan zegoena bezalakoa eta metodo zaharretara moldatua egonez gero, asko kostatzen da pentsaera aldatzea.
·   Honaino ailegatzeko zer ikasi duzu edo zein titulu dituzu? Asko kostatu zaizu titulu hauek eskuratzea?
   Historia, soinketa eta helduen heziketa ikasi nuen. Bai, beharrezkoa da esfortsu asko egitea nahi duzuna lortzeko.
·   Begiralea izan al zara inoiz?
   Ez, ez dut horrelako lanbiderik egin inoiz.
·   Gaur egungo hezkuntza sistematik zer aldatuko zenuke? Zergatik? Horren ordez, zer egingo zenuke?
   Irakasleen metodologia Umeek gaur egun, denbora asko pasatzen dute ordenagailuan, eta mundu hau gustatzen zaie, beraz, ordenagailuak klasean erabiltzea ez litzateke gaizki egongo. Bestalde, familiek gero eta gutxiago laguntzen gaituzte, adibidez, bileretara ez dira etortzen edo deituz gero irakasleak esaten dienari buruz ez diete jaramonik egiten.




martes, 19 de octubre de 2010

Konparaketa

Desberdintasunak:
  1. Carlosek Historia eta Soinketako karrerak egin ditu, Ibaiek, berriz, Lehen Hezkuntzako karrera eta Psikopedagogiari lotutako masterra ikasi zuen.
  2. Carlosek euskaldun zaharra da, Ibaiek, aldiz, A ereduan ikasi du beti.
  3. Ibaiek ingelesa daki, ADVANCED titulua eskuratu zuen eta Carlosek ez du ingelesa ikasi inoiz.
  4. Carloserrentzat  praktikak izan ziren gehien ikasi zuen unea baina Ibaiek gehien ikasi zuen unea karrera egin eta ondorengokoa izan zen.
  5. Ibai Lehen Hezkuntzako irakaslea izatera sartu zen gustukoa zuelako, Carlos, hots, lanbide bat eskuratzeko sartu zen.

Antzekotasunak:
  1. Biek metodologia atzeratuta dagoela eta aldatu behar dela diote.
  2. Biak Lehen Hezkuntzako irakasleak dira.
  3. EGA titulua eskuratu dute.


Hona hemen ibilbide profesionalei buruzko mapa kontzeptuala

lunes, 18 de octubre de 2010

viernes, 8 de octubre de 2010

Gaiaren aurkezpena


Gure blog-aren atal honetan irakasleen eginkizunei buruz hitz egingo dugu. Aipatuko ditugu zeintzuk diren arlo honi buruzko gai polemiko batzuk: homeschooling-a, ikasleen eta irakasleen arteko liskarrak, nola egin aurre hiperaktibitate kasu bati irakasle izanez eta eskola porrota. Irakasleak izango garenez, gai hauek aztertu ditugu gehiago jakiteko eta etorkizunean arazo hauek gure eguneroko bizitzan gertatzen badira, haiei aurre egiteko.
Lau ekarpen hauen bidez, helarazi nahi dugu irakasle baten prestakuntza pentsatzen den baino konplexuagoa izan behar dela hezkuntzaren inguruan dauden oztopoak gainditu ahal izateko.
Irakasleak ez izan arren, arlo hauek sakon ikertu ditugu eta espero dugu informazio hau baliogarria izatea hauetako arazoren batekin topo egin duen pertsona batentzat.

jueves, 7 de octubre de 2010

Homeschooling


Homeschooling-aren gaiari buruz artikulu interesgarri hau aurkitu dugu:


Artikulu honetaz aparte, youtuben dagoen bideo baliogarri hau ikustea gomendagarria dela uste dugu:




Artikulu eta bideo hauek aukeratu ditugu homeschooling-ari buruz jakiteko eta gainontzekoek ere gehiago jakin dezaten. Gainera, gure herrialdean ez da kontu hau asko ezagutzen eta etorkizunean kasu hau bizi dezakete gure seme-alabek, hau da, guk geuk gure seme-alabei etxean hezi ditzakegu. Gai hau erakargarria da gure belaunaldian ez delako gertatu eta guretzat egoera ezezaguna eta desberdina delako erabat. 
Bestalde, hezkuntza ezberdin gehiago ezagutzea aberasgarria izan daiteke gure ezagutzetarako eta besteengan aurreiritzirik ez ditzagun.


 
Hau guztia ikusita, homeschooling-ak alde onak eta alde txarrak dauzkala esan genezake.
Umeek gurasoekin denbora gehiago pasatzen dute, eta horrela harremana indartzen da. Tamalez, gurasoek irakasleen eginkizunak betetzen dituzte baina, afektibitatea dela kausa, eginkizun hauek aldatzen dira eta harremana ez da guztiz akademikoa ezta objetiboa ere. Honekin batera, gurasoek umeak gainbabesten dituzte. Honen ondorioz, hezitzaile baten eginkizunak berdinak izan beharko lirateke bai eskola batean, bai etxe batean.
Beste alde batetik, haurrak bizitzarako oinarrizko gauzak ikasten dituzte, hala nola, sukaldaritza, lorezaintza... Ekintza hauek ez dira eskoletan irakasten eta aldi berean, eskoletan batzuetan ez dira gauza baliogarriak ikasten.
Irakasleen eginkizunak homeschooling-aren kasuan gurasoek betetzen dituzte baina guraso guztiek ez dakite nola irakatsi haur bati horregatik, kasu batzuetan esperientzia ezkorra izan daiteke, eta azkenean, umea eskolara ikastera joan behar da( nahiz eta homeschooling-a praktikan jartzen duten gehienak irakasleak izan). Gainera, eskola batean gobernuak erabakitzen ditu ikasgaiak eta hauen materia. Etxe batean, berriz, gurasoek hezkuntza bideratzen dute nahi duten moduan, ikasgai bati beste bati baino garrantzi gehiago emanez, adibidez, familia batzuetan musikari arreta gehiago ematen zaio. Honen arazoa eskola joateko orduan materia batzuetan gabeziak izango dituztela da.
Gurasoek bi rol ezberdin betetzen dituztenez, hau da, gurasoen rola eta irakaslearen rola, arazoak izaten dituzte aisialdiarik ez dutelako. Gurasoek etengabe bere seme-alabekin egongo dira eta ezta hauek ezta umeek jakingo dute noiz diren gurasoak eta noiz hezitzaile, inork ez dakielako non dagoen muga.
Bukatzeko, homeschooling-a agertu zenetik, eskola eta fenomeno honen artean gatazka asko egon dira. Hau saihesteko irakasleek ardura bikoitza izan beharko lukete: alde batetik, berez irakastea eta, beste aldetik, ikasle bakoitzaren beharretan arreta jarri hauek eroso senti daitezen.

 
Interneten bilatuz gero, grafiko hau aurkitu dugu non jasotzen diren homeschooling-a praktikan jartzeko gurasoek dauzkaten arrazoiak.



















miércoles, 6 de octubre de 2010

Eskola-porrota


Eskola-porrotari dagokionez, web orrialde batean aurkitu dugu informazio interesgarri hau, non konparatzen diren Espainiako eta Finlandiako egoerak eta datu estadistiko batzuk. Finlandian, ez dago eskola-porrotarik eta Espainian, berriz, eskola-porrota gero eta maizago izaten ari da, honen ondorioz, konparaketa hau adierazgarria iruditu zaigu.

http://www.fluvium.org/textos/familia/fam201.htm


Honetaz aparte, youtuben bilatuz gero, eskola-porrotari buruzko liburu bat idatzi duen egile baten mintzaldia aurkitu dugu:





Eskola-porrotari buruz egin dugu ekarpen hau gaur egungo fenomeno kezkagarri bat delako. Gainera, areagozten ari da eta gizarteak bere kausa-ondorioak jakitea komenigarria da  arazoari hobeto aurre egiteko. Gure herrialdeak Europako eskola-porrota handienetarikoa daukana da, beraz, gu gazteak garenez, etorkizunean izango dugun ingurugiroak kezkatzen gaitu.


Informazioa bilatuz gero, dena oso garbi dago: irakasleek betetzen duten papera Finlandian oso garrantzitsua da, eta horregatik ez dago ia eskola porrotarik. Finlandian, irakasle izateko behar den prestakuntza ezinhobea izan behar da eta disziplina da hezkuntzaren oinarria. Espainiaren kasuan, ordea, ez da fenomeno bera gertatzen. Izan ere, hezkuntza arloa baztertuta geratzen da beste lanbide batzuekin konparatuz, hezkuntza etorkizunerako ardatza dela kontuan hartu gabe.
Zoritxarrez, irakasleak ez du asko elkareragiten gaur egungo arazo honetan. Izan ere, gatazka hau sortzen duten faktoreak dira, besteak beste, haurrak daukan bizi-giroa, estruktura familiarra (ume batek haren gurasoek ikasketarik ez daukatenak, ez du eskolari uko egingo bere gurasoen bidea ez lukeelako segi nahi baina, aitzitik, familia aberats batean jaiotako ume batek ez dio garrantzirik emango ikasteari) eta, batzuetan, superburutsu ala gaigabe izatearekin ere zerikusia izan dezake. Beste azpi faktore batzuk izan daitezke kultura, egoera ekonomikoa, gurasoen zorroztasuna, ezgomendagarriak diren eraginak, haurraren autoestimua, klima, geografia... Adibidez, Espainiako iparraldean eskola-porrota gutxiago dago hegoaldearekin konparatuta.
Honako egoera batean irakasle baten funtzioa ikaslea motibatu, lagundu eta aholkuak ematea da. Eskola-porrota kanpo faktoreen eraginez sortzen da, ez irakaslearen jarrerarengatik.
Eskola-porrotaren kontuaren ardura betidanik irakasleari eman zai baina, egiazki, psikologo edota pedagogoen lana izango litzateke, haien ikasketak umearen jarrera aztertzen dutelako hobeto eta errazagoa izango litzatekeelako irtenbide azkar bat aurkitzea. Irakasle baten formakuntzak beste helburu batzuk ditu, hala nola, didaktikoak... psikologikoak ere baina ez hain sakon.
                                                                                     

Grafiko honetan islatzen dira eskola-porrota gertatzen denean irakasleek jarraitzen dituzten irtenbideak:


martes, 5 de octubre de 2010

Nola egin aurre hiperaktibitate kasu bati

Hiperaktibitateari buruz informazio azpimagarri hau topatu dugu:

http://www.diariodemallorca.es/mallorca/2010/10/07/ritmo-vida-propicia-ninos-desarrollen-hiperactividad/609067.html



Gaur egun, eskoletan ume hiperaktiboak maiz egoten dira. Ume hauek “desberdinak” dira besteekin konparatuz, hau da, haiekin metodologia aldatu behar da, beti mugitzen ari dira, eta irakasleek haien arreta deitu behar dute materia erakargarrien bitartez. Irakasleak izango garenez, uste dugu garrantzitsua dela hiperaktibitateari buruz jakitea eta nola egin aurre arazoak sortzen direnean. Horregatik, gai honi buruzko informazioa bilatu eta aztertu dugu.


Lehen, hiperaktibitatea edo arreta falta zuten umeak bihurriak bazinen bezala tratatzen zituzten, eta haiekin ez zuten denborarik ematen bere arazoa ez baitzekiten. Orain, garapen zientifikoari esker, gaixotasun bat dela jakin da, eta hiperaktibitatea jasaten duten haurrek tratamendu bat jarraitzeko aukera daukate.
 Ume hauek arazoak dituzte arreta jartzeko eta beti mugitzen ari dira, eta honek irakasleari arazoak sor diezazkio, klasean denbora galtzen delako eta talde guztiari eragiten diolako. Egoera hau saihesteko, irakasleak hiperaktibitateari buruz jakitea ezinbestekoa da. Hiperaktibitatea daukaten umeekin metodologia aldatu behar da, irakasteko edo hezitzeko forma erakargarriagoa izan behar da, haien arreta deitzeko eta motibatuak egon daitezela.
Bestalde, hiperaktiboek gatazkak izateko aukera gehiago dauzkate, ezin dira geldirik egon eta. Irakasleek honi buruz jakin beharko lukete, eta egoera bortitzak saihestu beharko lituzkete. Gurasoekin sarritan hitz egitea gomendagarria da, eta psikologoarenera joatea ez da idea txarra, psikologoek hiperaktibitateari buruz gehiago dakite eta.
Bukatzeko, irakasle baten betebeharra ume hauekin izugarrizko pazientzia izatea da, eta ikasleari laguntzeko ahaleginak bertan behera ez uztea, motibazioa ezinbestekoa baita. Irakasle batek hiperaktibitatea daukan umeari gauzak ulertzeko behar dituen aldi guztiak errepikatu behar dizkio, argitasunarekin beti. Gomendagarria da eguneroko bat ezartzea haien bizitzan, bai eskolan bai etxean. Ordutegi bat finkatu behar zaio bere jarduerek orden bat izan dezaten, hau egin ezean, haurrak ez du disziplinarik lortuko. Arreta falta pairatzen duen ume bati beti sari bat eman behar zaio gauzak ondo egiten dituenean eta arreta jartzen duenean. Azkenik, haurraren portaera hobetzeko, ezinbestekoa da eskolaren eta familiaren arteko lotura ezartzea.


Egoera hau ikertu ondoren, grafiko hau topatu dugu:


lunes, 4 de octubre de 2010

Ikasleak vs irakasleak


Gaur egun, gero eta gehiago ikusten ari da ikasleek irakasleei egindako tratu txarrak bai fisikoki baita psikologikoki ere. Inoiz ez da horrelakorik gertatu, baina gizartea aldatuz joaten denez, fenomeno berri honelakoak sortzen ari dira. Gai hau kezkagarria da eta larritasunez aztertu behar da. Azalduz gero, erraz ulertzen da arazoa eta egin beharrekoa, horretarako artikulu hau irakurtzea aholkugarria dela uste dugu:






Azken aldi hauetan, komunikabideetan gero eta ugariago ikasleek irakasleen kontra egiten dutela ikusten da. Ikasleek modu txarrean tratatzen dituzte haien hezitzaileak zerik gabe. Normalean, irakasleak gaizki tratatzen duten umeek haien etxeetan berdin portatzen dira haien gurasoekin edo arazo familiarrak dituzte. Kasu batzuetan, familiak haien seme-alabeen alde jartzen dira, eta hau arazoa handitzen du. Gurasoek umeei muga batzuk jarri behar dizkiete, egin ezean eskolara joatean berdin portatu daitezkeela pentsatuko dute.
Irakasle bat ume batek jotzen edo gaizki tratatzen duenean psikologikoki, irakasleak laguntza eskatu behar du umearen jarrera aldatzeko. Lehenik eta behin, familiarekin hitz egin behar du, familia giroa ikusita, psikologo batengana joateko aholku eman behar zaio. Honek denboraren poderioz, aldatze prozesu bat ez badu lortzen, irakasleak salaketa bat jar dezake. Badaude erakunde batzuk non irakasleek telefonoz deitzen duten bere bizipenak kontatzeko eta laguntza eskatzeko. Telefono honetan, irtenbide batzuk eskaintzen dituzte eta laguntza ematen dute.
Irakasle bat izateko, nortasuna eduki eta errespetua edo autoritatea ezarri behar da. Kontuan hartu behar da, gaur egun, irakasle gehienek autoritatea galdu dutela, eta irakasle-ikasle harreman batzuetan lagunen arteko harremana dirudi. Horregatik, alde batetik ikaslearekiko hurbiltasuna onuragarria da, baina beste alde batetik, mugak mantentzea garrantzitsua da ere.
Bestalde, ikasle batek bere irakaslea jo edo tratu psikologiko txarra eman arren, irakaslearen erantzuna ezin da berdina izan, alegia, bortitza. Irakasle baten eginkizuna eredu on bat ematea da, ez bakarrik erasotzaileari, baizik eta besteei ere. Horretaz aparte, gatazka konpontzen saiatuko da elkarrizketaren bidez.


Grafiko baten bila ibili gara eta premia handiko honekin topo egin dugu:





sábado, 2 de octubre de 2010

Galdetegia


1) Zeintzuk dira arrazoiak familia batek bere seme-alabentzat homeschooling-aren programa jarraitzeko erabakia hartzea?

Familia batzuk haien umeak etxeak hezitzea erabaki dute, homeschooling fenomenoa deiturikoa. Etxean hezitzeko arrazoi ugari daude, familien arabera.
Familia gehienek pentsatzen dute hobe dela etxean hezitzea eskoletan baino, etxeetan gai praktikoagoak eta erabilgarriagoak ikasten direlako. Homeschooling-a hobesten duten familiek ez dute eskoletan ematen den hezkuntza sisteman sinesten, horregatik nahiago dute haien haurrak etxean hezitzea.
Honetaz aparte, badaude erlijio arrazoiak etxeetan hezitzeko, balore tradizionalak haien umeei irakatsi nahi dituzte eta. Beste familia batzuk, berriz, etxean hezitzen dute haien haurrak garapen pertsonalerako, hau da, nortasuna garatzeko eta balore moral batzuk ikasteko.
Badaude ere gaigabezia daukaten haurrak, eta arazo honen ondorioz, etxean geratu behar dira ikasten.

2) Zer egin behar du irakasle batek mehatzatuta dagoenean edo erasoak jasaten dituenean?

Ondorio txar hauek saihesteko edo konpontzeko, irakasleak egin behar lukeena ikaslearen gurasoekin hitz egitea da. Ondoren, eskolako zuzendaritzari jakinaraztea ere gomendagarria izango litzateke. Gauzak konpontzen ez badira eta ikaslearen jarrera berdina izaten jarraitzen badu, salatzea izango litzateke irtenbidea.
Kasu hauetan, badaude elkarteak non irakasleak laguntzen dituzten haien arazoak kanporatzeko eta konpontzeko.

      3) Nola saihestu dezake irakasle batek eskola-porrota kasu bat?

Irakasle batek, berez, ezin lezake arazoa saihestu, baina bai konturatu haurra porrota egiten ari dela edo egingo duela eta irtenbideak proposatu bitartean edo, jadanik porrota egiten duenean. Normalean irakasle batek ez daki zehazki nola erreakzionatu behar den kasu hauen aurrean, horregatik hobe da psikologo bati jotzea, betiere irakaslearen eta gurasoen laguntza aintzat hartuz, jakina.
Dena den, irakaslearen funtzioari dagokionez, haurrak motibatu behar dira ahal den moduan eta etengabe gurasoekin hitz egin bere prozesua denen artean aztertzeko. Horrela, nolabait, ikasleak jendearen babesa sentituko du eta ikasteko prest egongo da.