Kaixo! Sandra, Josune eta Miriam gara, eta blog hau egin dugu irakaskuntza funtzioari buruzko gaiak aztertzeko eta zabaltzeko. Espero dugu gustukoa izatea ;)

martes, 14 de diciembre de 2010

Asmatutako tutoretzaren planteamendua

Ikasleak bere ikaskideei bullying-a egiten die.
Partehartzaileak: ikastolaren zuzendaria, irakaslea eta ikaslea.

Helburuak: 
  • Ikaslearen jarrera aldatzea 
  •  Horrelako egoera berriz ez ematea
  • Ikasleak egiten duena gaizki dagoela ikastea
  • Ikasleak bere ikaskideei barkamena eskatzea eta ikaskideen lekuan jartzea
Elenaren jarrera ez da egokia klasean, bere kideei bullying-a egiten baitie. Ikasleek salatu dutenez, neskei zein mutilei zirikatzen die, horregatik eskolako zuzendaria eta bere irakaslea berarekin elkartu dira, izan ere, bere jarrera aldatzea nahi dute. Elenak dioenez, berak ez die bullying-a egiten, aldrebez gertatzen da, ikasleek berari zirikatzen diote.
     Salaketaren ondoren, irakasleak Elenaren jarrera behatu du bi hilabetez, eta haren jokabide desegokia dela somatu du, horregatik zuzendariarekin hitz egin du eta tutoretza hau egiteko erabakia hartu dute. Arazoa planteatzen diotenean Elenari, berak esaten du bere ikaskideek esaten dutena ez dela egia, hau da, ezeztatzen du esaten dutena. Egun batean, neskak Elenaren ilea moztu zuten txantxetan, eta horren ondorioz, zigortuta egon ziren. Elenak zigor hori ez zela gogorregia uste zuen horregatik, mendeku gisa, egun horretatik aurrera, beti gonak jeisten dizkie eta ezizenak jartzen dizkie.
     Hasiera batean, Elena esaten du dena gezurra dela, baina azkenean, baiztatzen du. Irakaslearen eta zuzendariaren laguntzarekin, konturatzen da bere jarrera desegokia izan dela, baina ez dauka jarrera aldatzeko intentziorik. Elenaren ustez, horrela portatzen da bere ikaskideek merezi dutelako eta nahi dutelako. Hau esateko, oinarritzen da honako argudioetan: bere ikaskideek ezer ez diote esaten eta inoiz ez zaio olartu. Zuzendariak dioenez, jarrera aldatu ezean, Elena eskolatik kanpo botako du. Mehatxu hau entzunda, Elenak erabakitzen du jarreraz aldatzea eta haren ikaskideei barkamena eskatzea. Hala ere, egoera hau eta hartuko behar izango duen jarrera ez duenez gustuko, bere ikaskideei hauen jakinaren gainean jarriko ditu. Barkamena eskatzea ideia hona iruditzen ez zaionez, ez die banan banan barkamena eskatuko, baizik eta klasean oro har esango du zehazpen gutxirekin edo gutun bat idatziko du bere ikaskideentzat, gutun bat guztientzat.
     Amaitzeko, tutoretza bukatzean, irakaslea eta zuzendaria pentsatu dute, momentu haren aurretik, dena aldatuko dela. Poliki-poliki gelaren giroa hobetuko egingo da eta ikaskideen arteko arazoak murriztuko egingo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario