Kaixo! Sandra, Josune eta Miriam gara, eta blog hau egin dugu irakaskuntza funtzioari buruzko gaiak aztertzeko eta zabaltzeko. Espero dugu gustukoa izatea ;)

miércoles, 15 de diciembre de 2010

ASMATUTAKO TUTORETZA MOTA EZBERDINAK


1.    Partaideak: Ikaslea eta irakaslea
Helburuak: Azterketa baten nota erreklamatzea, irasleak dituen zalantzak argitzea eta ikasgaiaren azalpenak ematea.
Bestalde, irakasleak ikasle bati tutoretza batera deitu ahal dio, bere jarrera hobetzeko eta ikasleak gai batean ondo ez adabilela ikusten badu, zer egin behar duen azalpenak ondo ulertzeko edo berriz azaltzeko.

2.    Partaideak: Ikaslea, irakaslea eta zuzendaria
Helburuak: Ikaslearen jarrera egokia ez bada, ikasleak ikastolaren zerbait apurtzen badu, ikasleak beste ikaskideekin gaizki moldatzen bada edo bullying kasu bat badago eskolan, ikasleari sari bat eman behar badiote, ikasleak eskolatik joan nahi badu edo etorri berria bada, etab.

3.    Partaideak: Psikologoa, ikaslea eta irakaslea
Helburuak: Ikasleak arazoak izaten baditu klasean, ikasleak tratu txarrak jasotzen dituenean etxean, jarrera “arraroa” izaten duenean klasean umeak

4.    Partaideak: Ikaslea eta psikologoa
Helburuak: Ikaslea klasean, kalean edota etxean arazoak baditu, erlaxatzeko teknikak eman ahal dizkio eta terapia moduko saioak jaso ditzake haurrak. Honetaz aparte, ikasleak irakaslearekin ondo moldatzen ez bada, psikologoari kontatu ahal dizkio haien arteko arazoak. Bestalde, ikasleak menpekotasun bat izanez gero (adib. drogeekiko menpekotasuna)  psikologoari kontatu ahal dio.

5.    Partaideak: Zuzendaria, ertzaina eta ikaslea
Helburuak: Ikasleak klase orduetan porrot egin badu eta ertzainek aurkitu badute kalean, ikasleak klase orduetan porroak erretzen baditu edo droga saltzen badu eskolan, ikasleak legea hausten badu eta ertzainak harrapatzen badu, umeak norbait jo badu edo bullying-a burutu badu, ikasleak borroka batean sartuta egon bada, etab.

6.    Partaideak: Gurasoak, ikaslea, irakaslea eta beste ikasle bat
Helburuak: Ikasleak beste ikaslearekin arazo larriak izan baditu, ikasleak beste ikaskideari zerbait lapurtu badio, etab.

7.    Partaideak: Ikaslea, gurasoak eta irakaslea
Helburuak: Ikaslearen jarreraz hitz egitea, etxeko arazoetaz hitz egitea, ikasleak etxerako lanak maiz egiten ez baditu, ikaslearen notak oso onak edo oso txarrak izatearen zergatiak, etab.

8.    Partaideak: Ikasle guztiak eta irakaslea
Helburuak: Ikasgaiaren azalpenak ematea, lan egiteko giroa ona ez bada giro hori aldatzeko proposamenak, ikasle guztiak ez badaude ados haien notekin, ikasgaia errepasatzeko, egindako azterketa denon artean zuzentzeko, etxerako lanak entregatzeko, etab.

9.    Partaideak: Irakasle guztiak eta ikaslea
Helburuak: Ikaslea orientatzeko, ikaslearen notak saritzeko, etab.

10.  Partaideak: Ikaslea eta orientatzailea
Helburuak: Ikaslea orientatzea, bere etorkizunari buruz hitz egitea, karrera desberdinen ezaugarriak azaltzeko, unibertsitateko deialdiak edo txarlak noiz diren jakiteko, FP buruzko liburua eskuratzeko, bere etorkizuneko ikasketak euskaraz ala gaztelaniaz egiteko orientatzeko, BOLONIA plana azaltzeko, kurrikulum bat egiteko azalpenak emateko, etab.

11.  Partaideak: Ikaslea eta sexologoa
Helburuak: Ikasleak bere sexualitatea definituta ez badauka laguntzeko, ikaslea homosexuala bada bere gurasoei esateko laguntza eskuratzeko, antisorgailuei buruzko informazioa lortzeko, etab.

12.  Partaideak: Auzokidea, ikaslea eta zuzendaria
Helburuak: Ikasleak auzokidea insultatu badu, auzokidearen portala zikindu badu ikasleak, bere portalan txisa egin badu, erre egin badu, ikasleak auzokideak molestatzen baditu, etab.

13.  Partaideak: Ikastetxe ondoko dendaria, ikaslea eta zuzendaria
Helburuak: Ikasleak dendan lapurtu badu, ikasleak dendaren kristala apurtu egin badu, etab.

14.  Partaideak: Udaletxeko ordezkaria, zuzendaria, gurasoak eta ikaslea
Helburuak: Ikasleak sari bat lortu badu, lan interesgarri bat saritzeko, ikastetxeko ikasleerik onena izateagatik sari bat jasotzeko, etab.

15.  Partaideak: Orientatzailea, ikaslea eta ikaslea baino helduagoa den beste ikaslea
Helburuak: Ikaslea karrera konkretu bat egitea pentsatu badu, bera baino helduagoa den ikaslea karrera horretan ikasten badu, karrera nolakoa den eta hau ikastean zer egin behar duen ikastetak ondo eramateko aholkuak eman dizkioke ikasleari.

16.  Partaideak: zuzendaria, irakaslea, ikaslea eta zerbitzu sozialak
Helburuak: ikaslea bere gurasoengandik fisikoki edo/eta psikologikoki tratu    txarrak baditu, bere familiarekin arazo larriak baditu, eskolara joaten ez bada…

17.  Partaideak: ikaslea, zuzendaria, beste ikasle baten gurasoak eta beste ikaslea
Helburuak: beste ikasleari errespetua falta egin badio, arazo larria izan badute, bullying edo bazterketa kaua ematen bada etabar.

18.  Partaideak: ikaslea, irakaslea eta ikaslearen anai-arrebak
Helburuak: ikaslea bere anai-arrebaren pausoak (onak ala txarrak) jarraitu baditu, ikasleari nola motibatu behar zaion ezagutzeko, ikaslearean aurrean zer egin eta zer ez egin azaltzeko, ikasleari esateko bere anai-arrebaren jarrera batzuk imitatu behar dituela eta beste batzuk ez…

19.  Partaideak: gurasoak, ikaslea, irakaslea edo/eta zuzendaria eta medikua
Helburua: ikasleak gaixo jarri bada ikasgelan eta irakasleak ospitalera edo medikuarenera lagundu behar izan badu, ikasleak gaixotasun bat pairatzen badu, ikasleak klaseko orduetan medikatu egin behar bada etab.

20. Partaideak: ikaslea, gurasoak, eskola berriaren zuzendaria, lehen eskolako zuzendaria, lehen zuen irakaslea eta irakasle berria.
Helburuak: ikaslea eskolaz aldatu egin bada bere notaz hitz egiteko, langilea den ala ez azaltzeko, eskola berrian nola dihoan jakiteko, edukiko dituen aldaketak ezagutzeko…


Gure lana ebaluatzeko errubrika honako hau da:




OSO ONGI

NAHIKO

GUTXI


Partaideak
Eguneroko partaideak badira, hots, tutoretza bati joateko probabilitate handia badute (adib: ikaslea,irakaslea, psikologoa..)

 Partaideak arrunteegiak badira (ikaslea, irakaslea eta zuzendaria) eta partehartzaile “ez-arruntak” ez badaude

Partaideen probabilitatea tutoretza bati joateko oso txikia bada (adib. ministroa)


Helburuak


Ipinitako helburuak lortzeko aukerak handiak badira, adib. jarrera aldatzea, etxerako lanak egitea..

Jarritako helburuak lortzeko aukerak ertainak badira, kasu batzuetan bete daitezke bana beste batzuetan ez (adib. ume batek apurtu duen zerbatik ordaintzea)

Tutoretzaren helburuak sinesgarriak ez badira, adib. ume batek eskolaz aldatzea irakasleak eskatu diolako hori egitea


Tutoretza mota desberdinak asmatzean imaginazioa edukitzea

Jarritako egoerak desberdinak badira, hau da, egon ahal diren tutoretza mota guztiak edo gehienak jasotzea eta haien artean berdintasuna ez egotea


Egoera batzuetan imaginazioa erabili arren,  egoera gehienak arrunteegiak badira (nota-erreklamazioa, jarrera aldatzea, etab.)

Ipinitako tutoretza motak guztiak oso arruntak badira (adib. irakaslea eta ikaslea, ikaslea eta zuzendaria...) eta haien artean berdintasuna badago

No hay comentarios:

Publicar un comentario