Kaixo! Sandra, Josune eta Miriam gara, eta blog hau egin dugu irakaskuntza funtzioari buruzko gaiak aztertzeko eta zabaltzeko. Espero dugu gustukoa izatea ;)

viernes, 17 de diciembre de 2010

Bostgarren atalaren aurkezpena

Bostgarren atal honetan, tutoretza eta orientazioaz hitz egingo dugu gure blog-ean.
Horretarako, tutoretza plana egiteko orientabideen eta tutoretza planaren eraketaren mindomoa edo eskema multimedia prestatu dugu. Horretaz aparte, egon daitezkeen tutoretza mota desberdinak bildu ditugu, eta tutoretza bat ebaluatzeko errubrika burutu dugu, izan ere, tutoretza baten planteamendua jaso egin dugu blog-ean. Azkenik, eskema multimediak ebaluatzeko errubrika bat antolatu dugu eta eskema multimedia bat egin dugu atalaren informazio guztia jasoz.
Espero dugu zuen gustokoa izatea! :)

miércoles, 15 de diciembre de 2010

ASMATUTAKO TUTORETZA MOTA EZBERDINAK


1.    Partaideak: Ikaslea eta irakaslea
Helburuak: Azterketa baten nota erreklamatzea, irasleak dituen zalantzak argitzea eta ikasgaiaren azalpenak ematea.
Bestalde, irakasleak ikasle bati tutoretza batera deitu ahal dio, bere jarrera hobetzeko eta ikasleak gai batean ondo ez adabilela ikusten badu, zer egin behar duen azalpenak ondo ulertzeko edo berriz azaltzeko.

2.    Partaideak: Ikaslea, irakaslea eta zuzendaria
Helburuak: Ikaslearen jarrera egokia ez bada, ikasleak ikastolaren zerbait apurtzen badu, ikasleak beste ikaskideekin gaizki moldatzen bada edo bullying kasu bat badago eskolan, ikasleari sari bat eman behar badiote, ikasleak eskolatik joan nahi badu edo etorri berria bada, etab.

3.    Partaideak: Psikologoa, ikaslea eta irakaslea
Helburuak: Ikasleak arazoak izaten baditu klasean, ikasleak tratu txarrak jasotzen dituenean etxean, jarrera “arraroa” izaten duenean klasean umeak

4.    Partaideak: Ikaslea eta psikologoa
Helburuak: Ikaslea klasean, kalean edota etxean arazoak baditu, erlaxatzeko teknikak eman ahal dizkio eta terapia moduko saioak jaso ditzake haurrak. Honetaz aparte, ikasleak irakaslearekin ondo moldatzen ez bada, psikologoari kontatu ahal dizkio haien arteko arazoak. Bestalde, ikasleak menpekotasun bat izanez gero (adib. drogeekiko menpekotasuna)  psikologoari kontatu ahal dio.

5.    Partaideak: Zuzendaria, ertzaina eta ikaslea
Helburuak: Ikasleak klase orduetan porrot egin badu eta ertzainek aurkitu badute kalean, ikasleak klase orduetan porroak erretzen baditu edo droga saltzen badu eskolan, ikasleak legea hausten badu eta ertzainak harrapatzen badu, umeak norbait jo badu edo bullying-a burutu badu, ikasleak borroka batean sartuta egon bada, etab.

6.    Partaideak: Gurasoak, ikaslea, irakaslea eta beste ikasle bat
Helburuak: Ikasleak beste ikaslearekin arazo larriak izan baditu, ikasleak beste ikaskideari zerbait lapurtu badio, etab.

7.    Partaideak: Ikaslea, gurasoak eta irakaslea
Helburuak: Ikaslearen jarreraz hitz egitea, etxeko arazoetaz hitz egitea, ikasleak etxerako lanak maiz egiten ez baditu, ikaslearen notak oso onak edo oso txarrak izatearen zergatiak, etab.

8.    Partaideak: Ikasle guztiak eta irakaslea
Helburuak: Ikasgaiaren azalpenak ematea, lan egiteko giroa ona ez bada giro hori aldatzeko proposamenak, ikasle guztiak ez badaude ados haien notekin, ikasgaia errepasatzeko, egindako azterketa denon artean zuzentzeko, etxerako lanak entregatzeko, etab.

9.    Partaideak: Irakasle guztiak eta ikaslea
Helburuak: Ikaslea orientatzeko, ikaslearen notak saritzeko, etab.

10.  Partaideak: Ikaslea eta orientatzailea
Helburuak: Ikaslea orientatzea, bere etorkizunari buruz hitz egitea, karrera desberdinen ezaugarriak azaltzeko, unibertsitateko deialdiak edo txarlak noiz diren jakiteko, FP buruzko liburua eskuratzeko, bere etorkizuneko ikasketak euskaraz ala gaztelaniaz egiteko orientatzeko, BOLONIA plana azaltzeko, kurrikulum bat egiteko azalpenak emateko, etab.

11.  Partaideak: Ikaslea eta sexologoa
Helburuak: Ikasleak bere sexualitatea definituta ez badauka laguntzeko, ikaslea homosexuala bada bere gurasoei esateko laguntza eskuratzeko, antisorgailuei buruzko informazioa lortzeko, etab.

12.  Partaideak: Auzokidea, ikaslea eta zuzendaria
Helburuak: Ikasleak auzokidea insultatu badu, auzokidearen portala zikindu badu ikasleak, bere portalan txisa egin badu, erre egin badu, ikasleak auzokideak molestatzen baditu, etab.

13.  Partaideak: Ikastetxe ondoko dendaria, ikaslea eta zuzendaria
Helburuak: Ikasleak dendan lapurtu badu, ikasleak dendaren kristala apurtu egin badu, etab.

14.  Partaideak: Udaletxeko ordezkaria, zuzendaria, gurasoak eta ikaslea
Helburuak: Ikasleak sari bat lortu badu, lan interesgarri bat saritzeko, ikastetxeko ikasleerik onena izateagatik sari bat jasotzeko, etab.

15.  Partaideak: Orientatzailea, ikaslea eta ikaslea baino helduagoa den beste ikaslea
Helburuak: Ikaslea karrera konkretu bat egitea pentsatu badu, bera baino helduagoa den ikaslea karrera horretan ikasten badu, karrera nolakoa den eta hau ikastean zer egin behar duen ikastetak ondo eramateko aholkuak eman dizkioke ikasleari.

16.  Partaideak: zuzendaria, irakaslea, ikaslea eta zerbitzu sozialak
Helburuak: ikaslea bere gurasoengandik fisikoki edo/eta psikologikoki tratu    txarrak baditu, bere familiarekin arazo larriak baditu, eskolara joaten ez bada…

17.  Partaideak: ikaslea, zuzendaria, beste ikasle baten gurasoak eta beste ikaslea
Helburuak: beste ikasleari errespetua falta egin badio, arazo larria izan badute, bullying edo bazterketa kaua ematen bada etabar.

18.  Partaideak: ikaslea, irakaslea eta ikaslearen anai-arrebak
Helburuak: ikaslea bere anai-arrebaren pausoak (onak ala txarrak) jarraitu baditu, ikasleari nola motibatu behar zaion ezagutzeko, ikaslearean aurrean zer egin eta zer ez egin azaltzeko, ikasleari esateko bere anai-arrebaren jarrera batzuk imitatu behar dituela eta beste batzuk ez…

19.  Partaideak: gurasoak, ikaslea, irakaslea edo/eta zuzendaria eta medikua
Helburua: ikasleak gaixo jarri bada ikasgelan eta irakasleak ospitalera edo medikuarenera lagundu behar izan badu, ikasleak gaixotasun bat pairatzen badu, ikasleak klaseko orduetan medikatu egin behar bada etab.

20. Partaideak: ikaslea, gurasoak, eskola berriaren zuzendaria, lehen eskolako zuzendaria, lehen zuen irakaslea eta irakasle berria.
Helburuak: ikaslea eskolaz aldatu egin bada bere notaz hitz egiteko, langilea den ala ez azaltzeko, eskola berrian nola dihoan jakiteko, edukiko dituen aldaketak ezagutzeko…


Gure lana ebaluatzeko errubrika honako hau da:




OSO ONGI

NAHIKO

GUTXI


Partaideak
Eguneroko partaideak badira, hots, tutoretza bati joateko probabilitate handia badute (adib: ikaslea,irakaslea, psikologoa..)

 Partaideak arrunteegiak badira (ikaslea, irakaslea eta zuzendaria) eta partehartzaile “ez-arruntak” ez badaude

Partaideen probabilitatea tutoretza bati joateko oso txikia bada (adib. ministroa)


Helburuak


Ipinitako helburuak lortzeko aukerak handiak badira, adib. jarrera aldatzea, etxerako lanak egitea..

Jarritako helburuak lortzeko aukerak ertainak badira, kasu batzuetan bete daitezke bana beste batzuetan ez (adib. ume batek apurtu duen zerbatik ordaintzea)

Tutoretzaren helburuak sinesgarriak ez badira, adib. ume batek eskolaz aldatzea irakasleak eskatu diolako hori egitea


Tutoretza mota desberdinak asmatzean imaginazioa edukitzea

Jarritako egoerak desberdinak badira, hau da, egon ahal diren tutoretza mota guztiak edo gehienak jasotzea eta haien artean berdintasuna ez egotea


Egoera batzuetan imaginazioa erabili arren,  egoera gehienak arrunteegiak badira (nota-erreklamazioa, jarrera aldatzea, etab.)

Ipinitako tutoretza motak guztiak oso arruntak badira (adib. irakaslea eta ikaslea, ikaslea eta zuzendaria...) eta haien artean berdintasuna badago

martes, 14 de diciembre de 2010

Asmatutako tutoretzaren planteamendua

Ikasleak bere ikaskideei bullying-a egiten die.
Partehartzaileak: ikastolaren zuzendaria, irakaslea eta ikaslea.

Helburuak: 
  • Ikaslearen jarrera aldatzea 
  •  Horrelako egoera berriz ez ematea
  • Ikasleak egiten duena gaizki dagoela ikastea
  • Ikasleak bere ikaskideei barkamena eskatzea eta ikaskideen lekuan jartzea
Elenaren jarrera ez da egokia klasean, bere kideei bullying-a egiten baitie. Ikasleek salatu dutenez, neskei zein mutilei zirikatzen die, horregatik eskolako zuzendaria eta bere irakaslea berarekin elkartu dira, izan ere, bere jarrera aldatzea nahi dute. Elenak dioenez, berak ez die bullying-a egiten, aldrebez gertatzen da, ikasleek berari zirikatzen diote.
     Salaketaren ondoren, irakasleak Elenaren jarrera behatu du bi hilabetez, eta haren jokabide desegokia dela somatu du, horregatik zuzendariarekin hitz egin du eta tutoretza hau egiteko erabakia hartu dute. Arazoa planteatzen diotenean Elenari, berak esaten du bere ikaskideek esaten dutena ez dela egia, hau da, ezeztatzen du esaten dutena. Egun batean, neskak Elenaren ilea moztu zuten txantxetan, eta horren ondorioz, zigortuta egon ziren. Elenak zigor hori ez zela gogorregia uste zuen horregatik, mendeku gisa, egun horretatik aurrera, beti gonak jeisten dizkie eta ezizenak jartzen dizkie.
     Hasiera batean, Elena esaten du dena gezurra dela, baina azkenean, baiztatzen du. Irakaslearen eta zuzendariaren laguntzarekin, konturatzen da bere jarrera desegokia izan dela, baina ez dauka jarrera aldatzeko intentziorik. Elenaren ustez, horrela portatzen da bere ikaskideek merezi dutelako eta nahi dutelako. Hau esateko, oinarritzen da honako argudioetan: bere ikaskideek ezer ez diote esaten eta inoiz ez zaio olartu. Zuzendariak dioenez, jarrera aldatu ezean, Elena eskolatik kanpo botako du. Mehatxu hau entzunda, Elenak erabakitzen du jarreraz aldatzea eta haren ikaskideei barkamena eskatzea. Hala ere, egoera hau eta hartuko behar izango duen jarrera ez duenez gustuko, bere ikaskideei hauen jakinaren gainean jarriko ditu. Barkamena eskatzea ideia hona iruditzen ez zaionez, ez die banan banan barkamena eskatuko, baizik eta klasean oro har esango du zehazpen gutxirekin edo gutun bat idatziko du bere ikaskideentzat, gutun bat guztientzat.
     Amaitzeko, tutoretza bukatzean, irakaslea eta zuzendaria pentsatu dute, momentu haren aurretik, dena aldatuko dela. Poliki-poliki gelaren giroa hobetuko egingo da eta ikaskideen arteko arazoak murriztuko egingo dira.

Tutoretza ebaluatzeko errubrika

Hona hemen tutoretza bat ebaluatzeko egin dugun errubrika:



OSO ONGI

NAHIKO

GAIZKI

Helburuak lortu dira?

Zehaztutako helburu guztiak lortu dira. (helburuak honako hauek dira : ikasleak jarrera aldatuko du, ikasleei barkamena eskatuko die, etxerako lanak egingo ditu…)

Zehaztutako helburu batzuk soilik lortu dira (adibidez, ikasleak jarrera aldatuko du baina ez du barkamenik eskatuko).

Zehaztutako helburuak ez dira bete (ikasleak ez du jarreraz aldatuko, etxerako lanak ez ditu egingo, ez du barkamenik eskatuko..)

Tutoretzan irakaslea eroso egon da?

Segurtasunez hitz egin du eta ez du eztabaidarik izan ikaslearekin.

Kontraesanatu egin da eta hiruzpalau alditan trabatu egin da hitz egitean.

Erabat deseroso egon da eta ezin izan du tutoretza bideratu. Irakasleak urduri zegoela nabaritzen zen (azkazalak horzkatzen zituen, askotan trabatu egin da...)


Irakasleak ikaslearekin akordio batera ailegatu da?


Bai, arazorik gabe

Desadostasuna egon da eta azkenean akordio batera heldu dira.

Ez, ez dute akordio batera ailegatu, eztabaida egon da, konponbiderik gabe.

domingo, 12 de diciembre de 2010

Tutoretza plana garatzeko orientabideen eskema multimedia

Eskema multimedia honen bitartez,hainbat galderen erantzunak isladatzen saiatuko gara.
Zer da tutoretza bat? Zein da tutorea edo zein paperra betetzen du honek?
Zeintzuk dira honen eginkizunak? Zelako eragina du tutoretzak/tutoreak ikaslearengan?
Galdera guzti hauen informazioa mapa honetan daukazue eskuragarri, non laburbilduz azaltzen den oinarrizko eta jakin beharreko kontzeptuak.

Tutoretza-planaren eraketaren eskema multimedia

Eskaintzen dizuegun tutoretza-planaren eraketaren mapa ikusteko, "click" ezazue hemen.